Erakusketak hainbat udalerri bizkaitar zeharkatu ditu. Bizkaiko Foru Aldundia

Bisita gidatu berezia 'Liburuaren Arbola' erakusketara proposatzen digutena

Gorka Arrese komisarioak gidatuko du ekimena ostiralean. Erakusketa Foru Liburutegian ikusgai dago hilaren 29ra arte

Leire Larrazabal

Miércoles, 19 de abril 2023, 18:15

Liburuaren Nazioarteko egunaren harira, Bizkaiko Foru Liburutegiak bisita gidatu berezia eskainiko du 'Liburuaren Arbola' erakusketara, ostiralean, apirilaren 21ean, 12.00etan. Gorka Arrese da erakusketaren komisarioa, eta hark egingo du bisita gidatua. Parte hartu nahi baduzu, 94 402 80 81 telefonora deitu behar duzu edo idatzi email honetara: info@euskararenetxea.eus.

Publicidad

Erakusketa Bizkaiko zazpi udalerritan egon da. Portugaleten hasi zen; ondoren, Ondarroan, Getxon, Zornotzan, Zallan eta Gernikan eskaini zen, eta, azkenik, Foru Liburutegira heldu da, apirilaren 29ra arte bisitatu daitekeelarik.

Gizakiak sortu duen gauza unibertsaletako bat da liburua. Historiako lehen hedabide masiboa da: aurreneko objektu industriala. Gainera, liburuetan esperientziak eta jakintzak elkarrekin trukatuz eta itzuliz, era askotako aurrerapenak egin ziren denbora laburrean.

'Liburuaren Arbola' erakusketak liburuaren izaera azaltzen du: hizkia, idazketa, diseinua, eta inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz. «Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Liburuak zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu. Liburua zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena», laburbiltzen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad