Borrar
Martija pilota jotzera doa Ezkurdiarekin Olaizola II.aren eta Urrutikoetxearen aurkako partida batean. MIKEL ASKASIBAR
Binakako Txapelketako partida Zallatik

Binakako Txapelketako partida Zallatik

GURE TELEBISTA ·

Ezkurdia-Martija vs Victor-Mariezkurrena II partida izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en

ZUREKIN

Jueves, 30 de enero 2020, 22:15

Ostiralean, Zallako pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:00etatik aurrera.

Bertan, Binakako Txapelketako 11. jardunaldiko Ezkurdia-Martija vs Victor-Mariezkurrena II partidarekin batera, Arretxe II-Etchegoin vs Bakaikoa-Zabala norgehiagoka jokatuko da.

'Boxeo izarrak'

Ostiral honetako 'Boxeo izarrak' saioan, hasteko, Josh Warrington eta Sophiane Takoucht izango dira aurrez-aurre, munduko gerrikoa jokoan dagoela. Warrington britainiarra orain arteko 29 neurketetan nagusitu da. Frantziarrak, ostera, 35 garaipen lortu ditu, 3 borrokaldi galdu eta bat berdindu.

Bigarren norgehiagokan, Julian Rodriguez ezagutuko dugu. 18 borrokaldi egin ditu eta denetan atera da garaile. Manuel Mendez izango da bere aurkaria eta azkenik, Esquiva Falcaok eta Jesus Gutierrezek neurtuko dituzte indarrak. Falcao brasildarrak brontzeko domina eskuratu zuen 2011ko munduko txapelketan eta zilarrezkoa Londresko Joko Olinpikoetan eta profesional mailan inork ez du menderatu 23 borrokalditan.

'Boxeo izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:15ean ETB1en.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Binakako Txapelketako partida Zallatik