![Biltxoko euskara eta euskal kultura sustatzeko esparru berria ireki dute Baionan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202108/26/media/cortadas/biltxoko_20210826175203-RbXg7AgVacAfSWFKwFWjxtJ-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Biltxoko euskara eta euskal kultura sustatzeko esparru berria ireki dute Baionan](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202108/26/media/cortadas/biltxoko_20210826175203-RbXg7AgVacAfSWFKwFWjxtJ-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 1 de septiembre 2021, 23:13
Biltxoko euskara eta euskal kultura sustatzeko esparru berria ireki dute Baionan (Lapurdi). Izan ere, Biltxoko elkarteko kide ezberdinak hiru urte luze egon dira gune pribatu baten bila. Hala, lan eskerga gogorrak bere fruitua eman omen du, eta, lokal berria jada martxan da. Euskaraz eta euskal kultura erronkatzat hartuta sustatzen duten toki gutxi daude Baionan, eta, hauxe horietako bat izango da.
Duela hilabete eskas bat ireki zuten. Hauxe Baionako Agustindarren kalean dago kokatuta, 120 pertsonek honen gidaritza eta mantentzea eramango dutelarik. Gainera, itxaron zerrenda ere badute, lokal berriak euskaltzaleen artean gogor jo baitu.
Toki berri hauxe belaunaldi ezberdinetako jendearen arteko elkartruke esparru ezinhobea izango da, Biltxoko elkartearen partaideen ustetan. Izan ere, bertan 20 urtetik 70 urtera bitarteko jendea batuko da hemendik aurrera. Pantxika Urruty Biltxoko elkarteko lehendakariak dioenaren arabera, esparru erabat interesgarria da, IV. mendeko pareten artean euskara eta historiaren arteko lotura gauzatzeko azpiegitura paregabea dena.
Txoko berriak ekitaldiak atontzeko bi era aurkeztuko ditu; batetik, lokaleko kideek hitzordu pribatu bat antolatzeko aukera izango dute, ekitaldi gastronomikoak ere egin ahal izango dituztelarik; bestetik, egitasmo irekiak ere burutuko dituzte.
Hitzordu kulturaletarako agenda irailean emango dute ezagutzera txokoko bazkideek. Era berean, larunbatero goizeko 10:30etatik aurrera esparrua irekita egongo da, larunbatetan merkatu eguna izaten baita. Egun horietan herritarrak lokalera bertaratzea bilatuko dute, Baionako jendeak euskaraz mintzatzeko esparru berri bat izan dezan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.