«Bilboko etxola batean» esparru akademikotik kanpo plazaratzen duen lehendabiziko obra du Lopezek. ELKAR

Iñigo Lopezek 40. eta 60. hamarkadetako etxola auzoen fenomenoa aztertu du 'Bilboko etxola batean' liburuan

Tene Mujika bekari esker gauzatu du lana historialariak, garai hartako biztanleriaren testigantzak bilduz, eta eremu horietan bizi izan zituzten atsekabeak aditzera emanez

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 2 de octubre 2021, 20:46

Bilbon 40. eta 60. hamarkaden artean sorturiko etxola auzoen fenomenoa aztertu du Iñigo Lopez historialariak 'Bilboko etxola batean' liburuan. Tene Mujika bekari esker gauzatu du lana, garai hartako biztanleriaren testigantzak bilduz, eta eremu horietan bizi izan zituzten atsekabeak aditzera emanez.

Publicidad

Izan ere, 40. hamarkadatik aurrera Bilbok eta Bizkaiak hazkunde ekonomiko ikaragarria bizi izan zuten, batez ere industriaren arloan. Hori dela medio, gurera Espainiako hainbat zonaldetatik iritsi zen jendea, etorkizun hobe bat bilatzeko ahaleginean, hala nola, Extremadura, Galizia edota Gaztelako landa-eremutik. Dena den, garai hartako agintariek ez zuten behar beste etxebizitza eraiki, eta, migratzaile horiek eraiki behar izan zituzten bizirauteko.

Historialari basauritarrak dioenaren arabera, etxolok oholekin nahiz edonon aurkitzen zituzten material prekarioekin egindakoak ziren, argirik, ez urik, ezta edonolako erosotasunik aurkezten ez zutenak. Bere esanetan, «txabolismo fenonemo horrek Bilboko hainbat eremu hartu zituen, hiriko mendi magaletan nahiz Bilboko erdigunean ere, Ingelesen Zelaian, esaterako, egungo Guggenheim Museoa dagoen lekuan».

Era berean, Lopezek hamar urte baino gehiagotan eman zen egoera zela nabarmentzen du, milaka gizon-emakume bizi izan zirelarik horietan. Hortaz, historialari bizkaitarrak guzti hori mahaigaineratu nahi izan du hor nonbait, hiritarraren kontzientzia kritikoa aintzat hartuz.

Iñigo Lopez historian doktorea dugu. Azken urteotan hiri marjinalitatea eta gazte delinkuentzia aztertzen duen tesia lantzen ibili da bizkaitarra, baita Bilboko Otxarkoaga auzoko txabolismoaren gaia ikertu ere. Hala, 'Bilboko etxola batean' esparru akademikotik kanpo plazaratzen duen lehendabiziko obra du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad