UNAI SARRIUGARTE
Martes, 20 de octubre 2020, 20:23
Bilboko Udalak perretxikoak aztertzeko zerbitzua eskaintzen hasi da eta hori egiten jarraituko du asteartero, abenduaren 1era arte. Hala, Udaleko Osasun eta Kontsumo sailak martxan jarritako zerbitzua doakoa izango da, eta, gehienez egunero 20 pertsonak erabili ahal izango dute. Zerbitzuak Ugalde kalearen 7-2 zenbakian eskainiko dira asteartero goizeko hamarretatik aurrera. Bertaratzen direnek derrigorrezkoa izango dute maskararekin joatea, eta, betiere beste pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun tartea babestea.
Publicidad
Bertaratu nahi dutenek ezinbesteko izango dute aurreko astelehenean hitzordua zehaztea. Koronabirusak eragindako osasun segurtasun protokoloen harira, aurreko astelehenetan kontsultaren hitzordua eskatu beharko da honako telefono zenbakietan: 944204963, 944204924, 944204900.
Doako egitasmo honek bidalitako aleak kontsumitzeko egokiak diren zehaztea du xede, edozein intoxikazio ekiditeko asmoz. Hori dela medio, Bilboko Udalak eskua luzatzen die herritar ezberdinei hartzen dituzten perretxiko eta onddoei buruz dituzten zalantzak argitzeko.
Udaletik zerbitzura hurbiltzen direnak perretxikoak batu dituzten pertsonak izatea gomendatzen dute. Izan ere, horiek dira perretxikoak jaso dituzten eremuaren inguruko xehetasunak hobekien eman ahal dituztenak. Era berean, bertaratzen dituzten aleek oina izatea funtsezkoa da, baita bildu eta gehienez bi egunera kontsulta egitea, zapi garbi eta lehor batean estalita ekarriz.
Udaletik ere identifikazio prozesua martxan jarri aurretik aleak ez garbitzea nabarmentzen dute, ezta izoztea ere, perretxikoei hori egitean euren kolore espezifikoa eta duten usain naturala galtzera ailegatu baitaitezke. Ahal duten heinean, perretxiko ale ezberdinak ontzi diferenteetan ekartzea hobe da.
Publicidad
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzia den Yolanda Díezek, Osasun sailak Ugalde kalean duen egoitzan zerbitzua aurkeztu zuen astelehenean, urriak 20
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.