UNAI SARRIUGARTE
Martes, 20 de diciembre 2022
Bilboko Konpartsakek bere San Tomas propio eta herrikoia atondu du. Urtero bezala, ospakizun handia gauzatuko du hirian egun seinalatu honetan egoten den jai giro tradizionalarekin bat eginez. Hori dela medio, federaziotik jendea azokan parte-hartzera animatzen dute, baita kultura ekitaldietan esku hartzera ere.
Publicidad
Egun polit bat igarotzea xedetzat hartuta, jai herrikoien garrantzia mahaigaineratzea bilatzen dute. Aurten egitarau herrikoi eta zabala osatzeko trabak eta arazoak izan dituztela nabarmendu dute konpartsakideek ohar batean. Espazio publikoa erabiltzeko muga gehiegi daudela salatu du Bizkaiko hiriburuko konpartsa batzordeak. Testuinguru horretan, jai herrikoien alde apustu tinkoa egin du berriro ere Bilboko Konpartsakek. Izan ere, aurten egitarau 'txirene' eta alaiarekin datoz gurera.
Goizeko bederatzietan abiatuko da Bilboko Konpartsaken jai handia irratien maratoiarekin. Txosna, aldiz, goizeko hamaiketan irekiko dute, Bilbon jan eta edateko aukera zabala eskainiko dutelarik. Kultur ekitaldiak, berriz, eguerdiko ordu batean hasiko dira bertso saioarekinn. Oholtza gainean Oihana Bartra, Aissa Intxausti, Unai Mendiburu eta Asier Alcedo izango dira aurrez aurre.
Era berean, ordu bietan gaiteroak irtengo dira eta Dantza Plazakek Bilboko kaleak girotuko ditu bazkaldu aurretik eta ondoren. Iluntzean, elektrotxarangaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, baita Bilbo Kantari saioaz disfrutatzeko aukera izan ere, 19.30ean hasita Bolsako eraikinean.
1978. urtean hainbat faktoreren metaketaren ondorioz sortu zen Bilboko jai eredua. Eredu hau bakarra dugu munduan, konpartsek, herri jatorriko taldeek, Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko duten rol garrantzitsuagatik. Harrezkero, 44 urte igaro dira eta lan egiteko gogo berberarekin jarraitzen dute, Aste Nagusiaz gain, San Tomas, inauteriak edota auzoetako jaiak antolatzen dituztelarik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.