Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Ekimenaren aurkezpen ekitaldia. Manu de Alba
Bilboko Ingeniaritza Eskolako X. Enpresa Ikasgelak siderurgian jarriko du arreta

Bilboko Ingeniaritza Eskolako X. Enpresa Ikasgelak siderurgian jarriko du arreta

Euskal Herriko Unibertsitateko eskolak 'Room4Steel' izeneko ikasgela jarduerak sustatuko ditu

Zurekin

Sábado, 12 de diciembre 2020, 23:37

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolak X. Enpresa Ikasgela jarriko du martxan. Ekimenaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, enpresa pribatuak eta ikastegiko ikasleak inplikatzen ditu ekimenak I+G+B jarduerak sustatzeko lanean, eta oraingoan, euskal industriaren historian berebiziko garrantzia izan duen sektore batean jarriko du arreta, siderurgian, hain zuzen ere. Siderex klusterrarekin lankidetzan antolatuko due egitasmoa.

Bi erakundeen arteko hitzarmena ostegun honetan sinatu dute Ingeniaritza Eskolan Carlos Alvarez Siderexeko presidenteak eta Enrique Amezua eskolako zuzendariak. 'Room4Steel' izeneko ikasgela berria bi aldeentzat interesgarria den siderurgiaren ezagutzaren arloetan oinarrituko da, eta proiektuak eta jarduerak sustatuko ditu euskal industria sarean pisu espezifiko handia duen sektorean.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako antzeko beste ikasgela batzuekin gertatzen den bezala, ikastegiaren eta Siderex klusterraren arteko lankidetzak, ikerketa zientifikoko edo garapen teknologikoko programak eta proiektuak, ikastaroak, mintegiak eta prestakuntza jardunaldiak, irakasleen, adituen eta profesionalen trukea, graduondoko programak, esperimentu eta ikerketa lanak lantalde mistoen bitartez, edo gradu eta master amaierako proiektuak eta doktorego tesiak ekarriko ditu, besteak beste.

Hitzarmenak zenbait enpresa biltzen ditu, hala nola Aceros Especiales, Aceros Inoxidables Olarra, Tubos Reunidos Industrial, Arcelormittal Basque Country Research Centre, Acería de Álava-Tubacex Taldea, Sarralle Servicios Generales, Idom Ingeniería y Consultoría eta Fives Steel Spain.

Azaldu dutenez, enpresa ikasgelak Ingeniaritza Eskolan bertan dauden laborategi gelak dira, eta enpresek sortu eta finantzatu dituzte, I+G+B arloko jarduerak sustatzeko. Bilboko Ingeniaritza Eskolaren eta enpresen arteko lankidetza tresna eraginkorrak dira, hala ikerketarekin, garapen teknologikoarekin eta berrikuntzarekin lotutako jardueretan, nola prestakuntzarekin zerikusia daukan guztian ere. Gaur egun, Bilboko Ingeniaritza Eskolak gela hauek dauzka: Velatia-Ormazabal, Tecnalia, ZiV, Nortegas, Espazio, Aeronáutica, Makina-Erreminta, 'CABB/BBUP' Uraren Gela eta Zitek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilboko Ingeniaritza Eskolako X. Enpresa Ikasgelak siderurgian jarriko du arreta