Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai Sarriugarte
Martes, 7 de marzo 2023, 11:17
Bilboko Fas zineklubak nazioarteko lau ekoizpen eta euskarazko bi film labur eskainiko ditu martxoan barrena. Emanaldiok Bizkaiko hiriburuko Carmen aretoan izango dira, asteartetan, 19.45ean abiatuta. Hala, bilbotarrek kalitatezko zinemaz gozatu ahal izango dute hilabete honetan barrena.
Izan ere, Indautxuko erdigunean kokatutako aretora hurbildu eta zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten filmak ikustekoa parada izango dute norbanakoek. Carmen areto zaharberrituak orotara 164 eserleku eskaintzen ditu. Aurten, 2023a, indartsu hasi zuen, film sorta berezia proposatuaz. Lan garaikideak, nahiz klasiko bilakatu direnak eskaini ohi dituzte bertan.
Martxoaren 7an emango dute lehendabiziko filma, Eric Gravel zuzendariaren 'À plein temps' (2021). Hauxe Fas zineklubak, Mugarik Gabeko Ekonomilarien eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarlanean atondutako saioa dugu. Ondoren, martxoaren 14an, Charlot Wellsen 'Aftersun' estreinatuko dute, pasa den urtean kaleratuko obra dena. Proeikzioaren ondoren, zineklubeko kideek ohiko batzar orokorra ospatuko dute.
Martxoaren 21ean, aldiz, Valentina Maurel zinemagilearen 'Tengo sueños eléctricos' (2022) emango dute ezagutzera. Horrez gain, Aitzol Saratxagaren 'Lanbroa' film laburra eskainiko dute, euskara hutsean dena. Egun seinalatu honetan Aitzol Saratxaga eta David Ontoria zuzendariek parte hartuko dute.
Azkenik, martxoaren 28an, 70. hamarkadako 'Voskhozhdenie' emango dute, Larisa Sheptikoren gidaritzapean egon zena. Maider Oleagaren 'Irrits' (2022) lanaz gozatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, hauxe ere euskaraz izango delarik. Egun honetan, berriz, Maider Oleaga zuzendaria eta Ander Parody gidoilaria izango dira Carmen aretoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.