Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Unai Sarriugarte
Jueves, 6 de abril 2023, 20:52
Bilboko FAS Zineklubak apirilean eskainiko dituen filmen egitaraua eman du ezagutzera. Orotara, Euskal Herriko zein nazioarteko hiruna film luze eta film labur pantailaratuko dituzte Indautxuko Carmen aretoan apirilaren 11tik aurrera, astearteetan, 19.45ean abiatuta.
Zinezale bilbotarrek, beraz, astearte iluntzeetako plana erabakita izan ohi dute. Izan ere, FAS Zineklubaren ekarpenari esker, zinemaz gozatzeko aukera paregabea dute, Bizkaiko hiriburuko erdigunean, zirkuitu komertzialetan tokirik izaten ez duten ikus-entzunezkoak ezagutzeko aukera bermatzen baitu.
2020ko ikasturtetik zaharberritutako aretoa dute beren eskura, 164 eserleku aurkezten dituelarik egun Carmen aretoak. Hala, 2023a indartsu hasi zuten, eta bide beretik jarraituko dute apirilean. Ekoizpen garaikideak, nahiz klasiko bilakatu direnak, film laburrak edota gonbidatuak eskaintzen dituzte.
Apirilaren 11an irekiko dute udaberriko programazioa, Mariano Llinás zuzendariak iaz estreinatutako 'Clorindo Testa' filmarekin. Film laburren esparruan, berriz, Pablo Polledriren 'Loop' aurkeztuko dute, pasa den urtean ere argitara ateratakoa. Filmen ondoren bertaratzen direnek Alejandro Díaz Castaño zinemagile eta gidoigilearekin solasean aritzeko aukera izango dute.
Apirilaren 18an, berriz, Pedro Costaren 'O Sangre' proiektatuko dute, 1989. urteko lana. Film laburraren kasuan Sara Mauleónen 'Muga' emango dute ezagutzera, obraren aurkezpenaren ondoren, Sara Mauleón berarekin mintzatzeko aukera izango dutelarik bertaratzen direnek.
Azkenik, apirilaren 25ean Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza II: Ainhoa' emango dute. Film laburra, aldiz, 'Txoriak Txori' izango da, (Nitya López, 2021). Gonbidatuak, kasu honetan, María Cruickshank aktorea eta Nitya López bera izango dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.