Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Miércoles, 11 de septiembre 2024, 14:22
Aurreko astean AEK-ren matrikulazio kanpainaren Bilboko Alde Zaharreko Kalderapeko Kulturgunean egindako aurkezpenari buruz hitz egin genuen, eta, orain, Bilboko Udalak 'Euskara nonahi' kanpaina jarri du martxan, 2024-2025 ikasturtean herritarrak hiriko 17 euskaltegietan matrikulatzera animatzeko.
Eider Inunciaga Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia eta hiriko 17 euskaltegietako ordezkariak izan dira asteazken honetan izan den kanpainaren aurkezpenean, Jorge Oteizaren 'Oboide Aldaera' eskulturaren ondoan egindako ekitaldian. Eta azaldu dutenez, «euskara Bilboko kaleetatik/zainetatik korrika ikus daiteke» dagoeneko, hirian han eta hemen hainbat euskarritan jarritako leloaren presentziari esker. Izan ere, «euskara ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dutenak edo ezagutza hobetzen jarraitu nahi dutenak» hiriko euskaltegi horieetan matrikulatzera animatu nahi dituzte.
Eta hori sustazteko, Bilboko Udalak urtero euskara ikasteko ematen dituen diru laguntzen berri ere ematen dute. 700.000 euroko aurrekontua gorde dute aurten horretarako, eta, euren hitzetan, lehen aldiz herritar guztiei irekitako laguntzak dira, kolektibo jakin batzuetara mugatu beharrean.
«Orain arte, gurasoek, aisialdiko eta kiroleko begiraleek eta deialdietan ezarritako muga gainditzen ez zuten errentak zituzten familia unitateetako kideek baino ezin zuten eskatu diru laguntza. 2024tik aurrera, ordea, hirian erroldatuta daudenek, gutxienez azpimaila bat gainditu dutenek, klaseetara %60ko bertaratzea egiaztatzen dutenek eta erakunde publikoekin zorrik ez dutenek ere eskatu ahalko dituzte. Kontu saila agortu arte emango da diru laguntza», azpimarratu dute.
Esan bezala, kanpaina une eta formatu askotan egongo da ikusgai irailean, hala nola Bilbobuseko autobusetan eta markesinetan, Bilboko Udalaren sare sozialetan eta hedabideetan, barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta ikastetxeetan. Euskaltegien, ordutegien eta mailen eskaintza zabala nabarmentzen da kanpainaren mezuetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.