Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul PIcado
Viernes, 24 de abril 2020, 13:12
Konfinamenduaren laugarren eguna dugu. Aurreko hiru egunetan osasun arloko langileak txalotzera atera zen balkoira, eta laugarrenean, txalotu ostean, dultzaina hartu eta Lesakako inauterietako zati labur bat jotzea erabaki zuen. Orduan txaloak jaso zituena bera izan zen, eta arrakasta ikusita eta hori egiten jarrai zezan animatzeko bidali zizkioten mezuak kontuan hartuta, hurrengo egunetan balkoira ere ateratzen, eta, hainbat musika-tresna joz, saio laburrak egiten hasi zen.
Balkoira ateratzen den pertsona xelebrea Ivan Allue Hermosilla bilbotarra da, eta konfinamenduaren laugarren egunetik egunero ateratzen da saio labur bat eskaintzera, San Inazioko auzokoen gozamenerako. Mota guztietako abestiak jotzen ditu, bai txikientzat, bai nagusientzat, eta kantarekin zerikusia duen arropaz janzten da. Hainbat musika-tresna jotzen ditu, eta ACDC jotzera ere ausartu da, dultzaina eta alboka batez. Hemen daukazue 'Highway to Hell' kanta ospetsuarekin egindako bideoa.
Ivan, berez, txistularia da, eta Juan Crisóstomo de Arriaga Udal Kontserbatorioan eta Bilboko Mujika Eskolan ikasi zuen txistua jotzen. Azken horretan alboka eskolak ere eman zituen zenbait urte beranduago. Hamasei urterekin San Ignazio bere auzoko Goi-Herri Dantza Taldean sartu zen, eta, han zegoela, txirula, alboka, Nafarroako gaita, atabala, panderoa eta txalaparta jotzen ikasi zuen bere kabuz.
Baina ez zen euskal musika tradizionalera mugatu, eta Irlandako eta Eskoziako folkera ere jo zuen. Horrela, Wendall, Tannahill Weavers, Chieftains edo Capercaillie taldeak entzunez, beste musika-tresna batzuk ikasteari ekin zion, hala nola, whistle, Eskoziako gaita, Irlandako gaita eta bodhran. Erabateko artista da, eta bere jarduera zabalaren gauza gutxi batzuk baino ez ditugu aipatu. Informazio gehiago nahi baduzue, Txistuman gisa sortu duen webgunean daukazue, eta ez ahaztu, bihar, YouTuben, gaur etxeko balkoitik egingo duen saioaren bideoa izango duzuela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.