Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 16 de mayo 2022
Bilboko aireportuaren eraikitzeak Txorierriko udalerrietan izan zituen ondorioak aztertu dituzte ikerketa berri batean. Izan ere, 'Antzinako paisaia biziberritzen | Bilboko aireportua eraiki eta handitzeagatik zer desagertu zen' izeneko ikus-entzunezkoa eta liburua kaleratu dituzte. Ipi-Apa Kultur Elkartea dago ekimen nobedoso honen atzean.
Azterketa horretan Bilboko aireportuak (Sondikakoa, alegia) Txorierri bailaran, Sondikan eta Loiuko udalerrian izan zituen ondorioen nondik-norakoak aztertzen dira. Aireportuaren eraikuntzak goitik behera aldatu zuen inguru horretako paisaia, baita bertako herritarren bizimoduan aldaketa ikaragarria eragin ere, egun batetik bestera, euren baserriak eta lurrak itxi eta bertatik hanka egin behar izan baitzuten.
Lan honek aireportua eraikitzen hasi zirenetik, 40ko hamarkadatik, 90eko hamarkadara desagertutako ondarea berreskuratu eta gizarteratzea du erronkatzat. Horretarako zonalde horretako bizilagunen lekukoen testigantzen bidez orduko paisaiaren oroitzapenak, jarduerak, bizimodua eta ezagutzak bildu dituzte. Labayru Fundazioak modu sinbolikoan lagundu du proiektu honetan, gero eta gutxiago entzuten den eskualdeko euskararen ezaugarri orokorrak batu dituelarik.
1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. Lanek luze iraun zuten eta 1948ko irailaren 19an aireportuak eguneko aktibitateak abiatu zituen, Aviación y Comercio S.A. (Aviaco) airelineak Bilbo-Madril eta Bilbo-Bartzelona aire-bide erregularrak hastearekin batera.
Bi urte geroago, 1950eko ekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezaguna aintzatetsiz. Gaur egun instalazioek oraindik ere zutik diraute, baina aireportua Loiura lekualdatu zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.