Borrar
Manu Cecilio
Bilbok eta Bizkaiak hartuko dute 2022ko Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa

Bilbok eta Bizkaiak hartuko dute 2022ko Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa

Horren aurretik, 2021. urteko Distantzia Ertaineko Espainiako Triatloi Txapelketa jokatuko da Bilbon, irailaren 18an

Zurekin

Jueves, 4 de febrero 2021, 16:31

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa Bilbon eta Bizkaian jokatuko da 2022. urtean, eta 30 herrialdetako 3.000 kirolari eta 5.000 laguntzaile baino gehiago bilduko ditu. Bilborentzat eta Bizkaiarentzat hamar milioi euroko eragin ekonomikoa aurreikusi da.

Nazioarteko lehiaketaren aurkezpena izan da ostegun honetan, Bilboko udaletxean, eta Juan Mari Bilboko alkateak, Ainara Basurko Bizkaiko Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak, José Hidalgo Espainiako Triatloi Federazioko presidenteak, Alicia Garcia Europako Federazioko ordezkariak eta Iban Pérez Euskal Triatloi Federazioko presidenteak esku hartu dute. Eta nabarmendu dutenez, horren aurretik, 2021. urteko Distantzia Ertaineko Espainiako Triatloi Txapelketa jokatuko da Bilbon, irailaren 18an, 2022an egingo diren nazioarteko txapelketen atariko gisa.

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketak kontinente mailako sei lehiaketa barne hartzen ditu: duatloia, duatloi krosa, akuatloia, triatloi krosa, distantzia ertaineko triatloia eta aquabike. Eliteen zein adin talde ezberdinetako kategorietan izango da lehia, hamar egunez, Bilbon eta Bizkaiko hainbat tokitan, hala nola Bilboko itsasadarrean zehar Getxorantz, Bermeo eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban, eta Enkarterri eskualdean.

Horrez gain, paratriatletek ere parte hartuko dute lehiaketan, batzorde antolatzaileak eta Espainiako Triatloi Federazioak inklusioarekiko duten konpromisoaren baitan.

Hiru ardatz natural oinarri

Aurkezpenean nabarmendu dutenez, Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa «kirol ekitaldi bat baino gehiago da». Izan ere, kirolak osatzen duen ardatz nagusitik abiatuta, ekitaldiak funtsezko bost oinarri ditu: kirola, turismoa, kultura, gastronomia eta jasangarritasuna.

Horiek horrela, gutxienez 30 herrialdetatik heldutako 3.000 kirolari eta 5.000 laguntzaile baino gehiago bilduko dira Bilbon eta Bizkaian. Tokiko balio tradizionalak kirolarekin eta ingurunearekin uztartuko dira, hiru ardatz natural oinarri: kostaldea, itsasadarra, eta mendiak eta parke naturalak. Horrez gain, bertako ekonomian hamar milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea espero da.

«Hiru ardatz horietan paisaien aniztasuna eta edertasuna islatzen da, zaila izaten baita paisaia horiek bata bestearengandik hain hurbil ikustea. Ardatz horien bidez, eta Bilborekin batera, Bizkaiko historia eta nortasuna ulertzeko eta ezagutzeko aukera izango dute. Proiektu osoa ingurumenarekiko jasangarritasunean oinarrituko da. Halaber, Bilbao Bizkaian egingo den Kirol Anitzeko 2022ko Europako Triatloi Txapelketa honek aukera kultural, gastronomiko eta turistiko zabala eskainiko du», azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilbok eta Bizkaiak hartuko dute 2022ko Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa