Bertako paisaiak, arkitekturak, pizgarri fiskalek, eta zergatik ez esan, bere klimak jarri dute Bilboko hiria zinemagileen ikuspuntuan. Izan ere, Bizkaiko hiriburua azkenaldi honetan bilakatu da film, telesail edo iragarkien agertoki ohikoenetako bat. Eta ez dugu guk esaten, zenbakiek baizik: Bilbon bakarrik, 2022an 253 ekoizpenen ardura hartu zen, eta horietako 166 film grabaketa izan ziren. Lurralde honetan, inoiz ez dira horrelako zenbakirik batu ikus-entzunezkoetan.
Publicidad
Eta fenomeno hori, hein handi batean, Bizkaian dagoen pizgarri fiskalari dagokio, bera baita munduan onuragarrienetako bat. Hain zuzen ere, 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zen foru arauaren ondorioz, lurralde honek zerga-tratamendu lehiakorragoa du ikus-entzunezko lanak ekoizteko. Hona hemen azalpena: film luze zein laburren eta bestelako ikus-entzunezko lanen ekoizpenei aplikatzen zaie kenkaria, betiere izaera kulturala dutela frogatzen badute. Kenkariaren oinarria ekoizpenaren kostuak osatzen du, kopiak eskuratzeko gastuarekin eta ekoiztetxearen kontura dauden publizitate eta sustapen gastuekin batera. Aplika daitekeen kenkaria % 35 eta % 60 artekoa da, eta lurraldean egindako gastuen eta inbertsioen araberakoa izango da. Gainera, % 10 aplikatzen zaie euskara hutsean filmatutako lanei. Hori bai, betiere, gehieneko kenkaria % 70ekoa izango da.
«Pizgarri fiskal horrekin lehen harria jarri dugu ikus-entzunezko produkzioak erakartzeko. Orain adi, Bizkaiak prest egon behar du etorriko zaion eskaera maila handiari erantzuteko», dio gai horretan aditua den Alfonso del Río abokatuak. Haren aburuz, Bizkaian gertatuko dena Kanaria uharteetan gertatu denaren «antzekoa» izango da. Haatik, «eskaria are handiagoa» izan litekeela dio. «Kontuan hartu behar da Kanaria uharteetako pizgarri fiskala ere oso erakargarria dela, bai. Baina produkzio guztia haraino eramateko, hegazkinak eta itsasontziak behar dituzte, eta urruti dago. Bilbora autoz etor daiteke ekipo osoa, eta Madrildik edo Bartzelonatik ordu gutxira dago», arrazoitu du del Ríok.
Bi lurraldeak alderatuta ere, del Ríok Kanaria uharteetan sarritan gertatzen den beste arazoetako bat ikusarazten du: grabaketa asko gertatzen direnean, antza, baliabide teknikoen gabezia izaten dutela. «Bizkaian gauza bera gerta liteke –azpimarratzen du adituak–. Horregatik, gehiago prestatu behar dugu. Izan ere, Euskadi beti aldarrikatu da grabaketa toki bezala, baina pizgarri horrekin, fokuan jarri da erabat».
Eta bai, del Río abokatuak ez du baztertzen Bilboko kaleetan paseatuz egunero filmaketaren bat topatzea. «Zenbakiak hor daude, grabaketak geroz eta gehiago dira. Eskaera handia dago eta handitzen joango da». Eta gaineratu du: «Eskaera horri behar duen erantzuna emateko, agian formakuntza zentro gehiago ezarri beharko dira. Gauza asko dira egiteko daudenak, baina oso bide onean goaz». Del Ríoren hitzetan, gainera, ikus-entzunezkoen mundu horrek guztiak inpaktu zuzena izango du gure turismoan, zeren «espero den itzulerarik handienetako bat» atzerriko herritarren bisitak izango direla adierazi du.
Publicidad
Begi bistakoa da, dio, film edo telesail baten grabaketak turismo gehiago erakartzen duela hamar mila panfleto banatzeak baino. Baina horren onurak haratago doaz: «Askotan, inbertsio handiak egiten dira eraikin bat eraberritzeko eta bertan eszena soil bat grabatzeko. Produkzioa amaitzen denean, eraikina bertan geratzen da, guztiz berrituta, herriko ondarearen barruan».
Turismoa erakarriko duen beste adibide gisa, 'Intimidad' telesaila jartzen du Del Ríok, azpimarratzen duenez, «Bilboko dokumental bat» baita. Netflix plataforman ikusgai dagoen telesail horrek arrakasta handia izan zuen mundu osoan. Datuei dagokienez, 60 milioi orduz baino gehiago ikusi zen estreinatu eta hurrengo hiru asteetan. Guztira 190 herrialdetan eman zen, eta horietako 58tan, TOP 10ean egon zen; eta astebetez izan zen munduan gehien ikusi zen ingelesezkoa ez den telesaila. Ez dira datu makalak, ezta?
Publicidad
'Cinco Lobitos' ere Bilbon grabatu zen, eta bertan ekoitzitako lanen arrakastaren beste eredu bat da; jaso dituen hamaika sari dira lekuko, horien artean Goya saria. Beste adibide argia da, jakina, 'La Vida Padre', zeina, bildutako diruaren arabera, TOP 10ean egon baitzen lehenengo bost asteetan. 2022ko komedia famatuenetako bat, ostera, 'El cuarto pasajero' izan da, Espainiako laugarren film arrakastatsuena eta TOP 10 zerrendan egon zena lehenengo zortzi asteetan.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako doako zerbitzu publikoak adierazi duenez «2022an, Bilbao Bizkaia Film Commission-ek markak hautsi ditu beste behin, ikus-entzunezko proiektuekin, zehazki, 253 ekoizpen egin dira». Bestalde, egin ziren 166 film grabaketetatik, 94 proiektu dira Euskal Herrikoak, 47 espainiarrak eta 25 nazioartekoak. Ondorioztatu dutenez, zifra horiek, urtez urte, «handitu eta indartu» egiten dute Bilboko eta Bizkaiko posizionamendua eta ospea nazioarteko ikus-entzunezko ekoiztetxe handientzat, beren proiektuak baliatzen dituztelako mundu osoko beste ekoiztetxe batzuentzat aurkezpen-gutun gisa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Te puede interesar
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.