Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 12 de diciembre 2021, 00:26
Bilbo Gabriel Arestiren begietatik ezagutzera ematen duen liburua plazaratu dute. Karmelo Landak burutu ditu testuok, Erroa argitaletxearekin, Bilboko Udalarekin nahiz Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin elkarlanean. «Bilbon dabil Gabriel Aresti» izenburupean, Bilboko kale eta bazterrak modu nobedoso baten erakutsi eta Gabriel Arestik kulturgintzan izan zuen garrantzia ezagutzeko aukera paregabea da hauxe.
Turistentzako ohiko giden aldean ikuspuntu ezberdin bat eman nahi izan du ezagutzera Karmelo Landak. Era berean, Landak Aresti garaiko beste artista batzuekin erlazionatu du, hala nola, Unamunorekin, Oteizarekin, Axularrekin, Mitxelenarekin edota Ibarrolarekin.
Liburuaren diseinuaz BilbaoArte arduratu da, ilustraziook Ruth Juanek eta M&Bk gauzatu dituztelarik. Gabriel Arestiren familiak liburua idazteko laguntza ere eskaini du. Momentuz 2.000 ale plazaratu dituzte. Hauexek 20 euroren truke egongo dira salgai saltoki ezberdietan, Durangoko Azokan tarteko.
Liburuaz gainera, egitasmo honek Karmelo Landak berak gauzatuko dituen ibilbideak biltzen ditu, baita Arestiren inguruko zenbait podcast entzungai izan ere Bilbo Hiria Irratian. Era berean, liburuaren aurkezpen ekitaldiak gauzatuko dituzte abenduaren 4an Durangoko Azokan (17:30) eta abenduaren 16an Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon.
Gabriel Aresti Segurola euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. Txillardegi eta Saizarbitoriarekin batera, euskal literaturaren berritzaile nagusietarikoa dugu, bai formaren eta baita edukien aldetik ere. Poesia sozial eta kritikoa lantzen zuen batez ere, Euskal Herriak garai hartan bizi zuen egoera latza salatzeko asmoz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.