Urgente Retenciones en el Txorierri por la avería de un camión

Zorrotzaurre uharte bihurtu izana ez da aldaketa kartografiko soila. Aro berri baten abiapuntua da, Bilbo eraberritzen jarraitzeko prozesuaren mugarrietakoa. Penintsula zandakoa Deusturekin lotzen zuen lur saila kendu ostean, itsasadarra bitan zatitu zen aurreko astelehenean. Ubideek Elorrietan egiten dute bat berriro, 840.000 metro koadroko eremua inguratu eta gero. Datorrena sekulakoa da: 5.500 etxebizitza eraikiko dira bertan eta herena jarduera ekonomikorako baliatuko da. Egitasmoa Zaha Hadid ospe handiko arkitekto andreak landu zuen baina ez du burututa ikusiko, 2016an hil baitzen.

Publicidad

Azken hamarkadotakoa arrakasta beteko ibilbidea izan da Bilborentzat. Beti dago zer hobetu edo zertan gehiago ahalegindu, baina ukaezina de eltzetik zurira bitarteko jauzia egin dela. Ametsetan ere ez zen halako hirigintza eredu puntakorik agertzen, ez hain metro derrik, ez Guggenheim distiratsurik. Turismoaren sekulako gorakada da jazotakoa neurtzeko adierazleetakoa, kanpoan orain duten pertzepzioaren berri ematen dutenetakoa.

Zorrotzaurre hurrengo urratsa baino dezente gehiago da. Hainbat lorpen borobiltzeko proiektua, Bilbok azalaz gain mami asko ere baduela adieraztekoa. Gainbehera zegoena biziberrituko dute, eta ikur bihurtuko. Baina ez argazkietarako bakarrik, ez horretarako bereziki. Gizakiei begirakoa delako datorren hori, horien ongizatea lehenesten duena.

Aurrekoa eta ondorengoa bereizterainoko garrantzia eman dio Aburto alkateak Zorrotzaurre uharte bilakatzeari. Hitz neurtuak aukeratu ditu, bat-bateko izan beharrean luzaroan landutakoari dagozkionak. Hala adierazten du aspaldiko hiri ilun hura argiz bete duen plangintza zehatzak, nazioartean herrialderik aurreratuenetan ere erreferentetzat hartu dutenak.

Berria datorrenean zaharraren onenari eutsi behar zaio, arimarik gabekoa ez izateko. Batuketa kenketa bihur ez dadin. Bilbo berria ez zaio inori arrotz egiten, uztartze-lan hori fin burutu duelako. Berdin jazoko da orain. Oinarri sendoko uhartea izango da, anitza, modernoa, zaindua, inguruarekin bat egindakoa. Etorkizunari ezin zaio aterik itxi. Horri ongi etorria ematekoa izango da Zorrotzaurre, Bilbon barrena dagoen guztiaren atarikoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad