Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Domingo, 12 de julio 2020, 01:07
Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Azokak (FIG Bilbao) nazioarteko jarduerak areagotuko ditu, 'Basquegraphia' izeneko programa berri baten bitartez. Mundu osoko arlo grafikoaren esparruko zentro handien lankidetzarekin, ekimen honek xede ditu Euskadiko estanpa garaikidea ikusaraztea eta euskal kulturak Euskaditik kanpo aitortza jaso dezan sustatzea; ekimena ixteko, erakusketa bana eskainiko da Spliten (Kroazia) eta New Yorken, irailean eta urrian, hurrenez hurren.
Grabatu Garaikidearen eta Antzinakoaren Profesionalen Nazioarteko Elkartearen egoitzak mundu osoan garrantzitsuena den grabatuaren Fine Art Print Fair azoka antolatzen du urtero New Yorken, urrian, orain dela 28 urtetik. Nazioarteko arte grafikoaren hitzordu ospetsu horrekin bat etorrita, FIG Bilbaok Euskadiko estanparen erakusketa bat antolatu du The Elizabeth Collective galerian, espazio horrek sona handia baitu Estatu Batuetako hiri horretako kolektibo artistikoaren artean. Gauzak horrela, toki ezin hobe horretan euren lana ikusgai jarriko duten pertsonak aukeratzeko, FIG Bilbaok deialdi irekia egin du Euskadiko artista hasiberrientzat. Grabatuaren teknika tradizionalak nahiz esperimentalak erabil ditzakete, barne hartuta teknika digitalak, esku-hartze zuzenak eta teknika nahasketak. Proiektua aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da, eta ebazpena irailaren 3an argitaratuko da Bilboko Zabalgune eraikinean.
Programaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, lehiaketa honek ezohiko epaimahaia izango du, New Yorken urriaren 8tik 29ra euren lanak ikusgai jarriko dituzten grabatzaileak aukeratzeko: Petra Joos, curatorra Guggenheim Bilbao Museoan; Rafael Orbegozo, Iberdrolako Lehendakaritzaren aholkularia eta konpainia elektrikoaren bildumaren arduraduna; Javier Novo, Bilboko Arte Ederren Museoaren Bildumen Sailaren burua; Mireia Massagué, Chillida Leku Museoaren zuzendaria, eta Ignacio Goitia artista.
Hautagaien artean, nazioarteko epaimahai prestigiotsu batek hautatuko du 'Basquegraphia' egitasmoaren irabazlea. Batzorde horren kideak dira: Donald Christiansen, Chealsea Art Group-en fundatzaile eta presidentea; Cristina Salmastrelli, eskualdeko zuzendari kudeatzailea Ramsay Fairs-en; Judy Hecker, International Print Center New York (IPCNY) zentroaren zuzendaria, eta Jenni Gibbs, International Fine Print Dealers Association (IFPDA) elkartearen zuzendari exekutiboa.
Baina gauzak ez dira hor amaituko. Programak beste hitzordu handi bat antolatuko du Kroazian. Irailaren 16tik urriaren 7ra, sei euskal artistek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Splitgraphic lan grafikoen bienalean, Salon Galić Gallery aretoan.
'Basquegraphia: euskal grabatu berria' abiapuntu gisa jaio da, grabatuaren Europako zirkuituko protagonista diren eragile kulturalekin FIG Bilbaok duen nazioarteko lankidetzaren barnean. Grafikoa sustatu eta nazioartekotzeko xedearekin, bi noranzkoko lotura sortu da Bilbo eta Split hirien artean. Duela bi urte, FIG Bilbao jaialdiak Splitgraphic bienalean parte hartu zuten artisten erakusgarri bat hartu zuen, eta, oraingo honetan, euskal grabatzaileen ordezkaritza batek bere obra erakutsiko du Kroazian.
Xedea da Euskadiko tailerretan gauzatzen diren estanpa garaikidearen azken joerak ezagutzera ematea. Erakusketa aberats eta askotarikoa izango da, bai teknikengatik bai jorratuko diren gaiengatik. Hautatutako grabatzaileak jarraian zerrendatutakoak dira: Iñaki Elosua, Javier Herrero, Eder Sanchez, Marta Barragan, Myriam Gesalaga eta Alazne Zubizarreta; horietako batzuek ibilbide artistiko luzea dute.
Basquegraphia programa aukera ederra da, beraz, grabatua nazioarteko panorama artistikoan kokatzeko, susperraldi betean dauden sortzaileen eskutik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.