Borrar
Egitarauaren inguruan nahi duen edonork informazio gehiago nahi izanez gero, eskuragarri dauka bilbaosurffilmfestival.eus webgunean. BILBAO SURF FILM FESTIVAL
Bilbao Surf Film Festivalen VI. edizioa igandera arte ospatuko da Bilbon

Bilbao Surf Film Festivalen VI. edizioa igandera arte ospatuko da Bilbon

Taui Mediak antolatutako egitasmoan orotara 40 ekitaldi inguru emango dira aditzera, publiko ezberdinen gozagarri izan daitezen

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 18 de mayo 2021

Bilbao Surf Film Festivalen VI. edizioa asteazken honetatik igandera bitartean ospatuko da Bilbon. Taui Mediak antolatutako egitasmoan orotara 40 ekitaldi inguru emango dira aditzera, publiko ezberdinen gozagarri izan daitezen. Egitarauaren inguruan nahi duen edonork informazio gehiago nahi izanez gero, eskuragarri dauka bilbaosurffilmfestival.eus webgunean.

Egitaraua anitza izango da, hala nola, ekoizpenen proiekzioak, 'Calma. Arte a la deriva' erakusketa, 'Bizi Belharra' erralitate birtualeko saioa, surfarekin nahiz skate industriarekin zerikusia duten produktuen azoka edota 'Kirolaren Babesa, Emakumeak kirolean' mahai-ingurua landuko dituztelarik.

Ikus-entzunezkook Euskalduna Jauregian eta Itsasumeseumen ikusi ahal izango dira, egunean bizpahiru saio antolatuko dituztelarik, film labur eta luzeak tartekatuz. Guztira egunotan 43 lan eskainiko dituzte, euskaraz, ingelesez nahiz gazteleraz.

Era berean, euskal nahiz atzerriko kirolarien proposamen berrien artean dokumental onenaren, film labur onenaren, ikusleen, epaimahaiaren eta Ekintza Kirolen sariak eskainiko dituzte igande eguerdian egingo duten itxiera ekitaldian. Gainera, bertako artisten artean Locals Only ataleko film onenaren garaikurra ere banatuko dute. Aurtengo epaimahaia oparoa izango da: Ana Urrutia aurkezle eta surflaria, Aritz Albaiza ekoizlea, Iratxe Fresneda irakasle eta zinemagilea, Jon Aspuru surfean aditua den ikus-entzunezko profesionala, eta Patricia Sánchez kirol-kazetaria.

Halaber, maiatzaren 21ean, 22an eta 23an, Donibane Lohitzuneko badiatik 2,5 metrora dagoen Belharra olatu esanguratsua ardatz duen Errealitate Birtualeko 'Bizi Belharra' saioak gauzatuko dituzte. Hala, Pierre Laperyrade surflari lapurtarraren proposamenaren bidez, olatua surfeatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bertan esku hartzeko ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea.

Bestalde, ostiraletik igandera bitartean Surf Market azoka gauzatuko dute, surfari, skateari eta bizikletei lotutako hainbat produktu erosgai egongo direlarik.

Larunbat iluntzean, aldiz, 'Surf/Skate industria, Kirolaren Babesa, Emakumeak kirolean' mahai ingurua ospatuko dute. Bertan Ariane Ochoa eta Natxo Gonzalez surflariez gain, Danny Leon skaterrak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak eta Gorka Zalakain Euskal Herriko Surf Federazioaren presidenteak parte-hartuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilbao Surf Film Festivalen VI. edizioa igandera arte ospatuko da Bilbon