elcorreo.com
Jueves, 5 de abril 2018, 23:08
Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da, eta filmak aurkezteko epea ireki dute jada, irailaren 15era arte. Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute, hau da, alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena edo etnografia lantzen dituztenak. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.
Publicidad
Jaialdiaren Sail Ofizialeko sari guztiek diru oraina izango dute Eguzkilore garaikurrarekin batera, eta guztira 23.000 euro banatuko dira.
Horrela, Film Onenak Eguzkilorea eta 6.000 euroko Sari Nagusia jasoko ditu; Zuzendari Onenak, Eguzkilorea eta 3.000 euro; Argazkilaritza Onenak, Eguzkilorea eta 2.000 euro; Gidoi Onenak, Eguzkilorea eta 2.000 euro; Epaimahaiaren Sariak, Eguzkilorea eta 2.000 euro; Mendiko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro; Eskaladako Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro; Kirol eta Abenturazko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro; Mendi kulturari eta Naturari buruzko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.500 euro; Euskarazko Film Onenak, Eguzkilorea eta 1.000 euro; Film Labur Onenak, Eguzkilorea eta 1.000 euro. Azkenik, Ikusleen sariak Eguzkilorea emango du.
Bestalde, Mendi Tour ekimenak aurrera darrai urtea hasi zenetik. Mendi Film Festivalen iazko edizioko filmarik onenak biltzen dituen erakusketa Euskal Herrian, Kantabrian, Asturiasen, Valentzian eta Pirinioetan barna ibili da negu partean, eta 5.000 ikusle bildu ditu. Aurten 14 Mendi Tour egin dira jada: Tolosa, Igorre eta Gasteiz hitzordu klasikoak dira dagoeneko, Eibar, Zangoza, Canet d'en Berenguer edo Vielha egonkortu egin dira, eta saio berriak sortu dira, Cangas de Onís, Reinosa, Agurain eta Amurrio kasu.
Apirilean hauek izango dira Mendi Tour film erakusketaren geltokiak: Hondarribia (apirilak 7-8), Vigo (12-13), Urnieta (13), Camargo (17-18), Leioa (18-19) eta Iruñea (23-24-25-26).
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.