Ekimen hauxe Donostiako Miramar jauregian gauzatuko da. ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Bikaintasun Euskal Ikasketetako udako ikastaroan izena eman, uztailaren 10era arte

'Egon eta egin, sustraiak sendotuz aurrera begira' lelopean uztailaren 11an eta 12an ospatuko da hauxe

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 6 de julio 2022, 17:12

Bikaintasun Euskal Ikasketetako udako ikastaroan izena emateko epea uztailaren 10 bitarte egongo da irekita. 'Egon eta egin, sustraiak sendotuz aurrera begira' lelopean, uztailaren 11n eta 12an ospatuko da hauxe Donostiako Miramar jauregian. Bertan euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan gaur egun bitarte egin denaz hausnartu, zein erronka berriei aurre nola egin pentsatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Publicidad

Egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza hobetu nahi da egitasmo honen bidez. Hori dela medio, euskara hizkuntzaren, nahiz euskal kulturaren esparruan adituak diren pertsonek esku hartuko dute bertan, hala nola, Garbiñe Iztueta Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendariak, Maite Goñi eraldaketa digitalean aholkularia denak, Joseba Sarrionandia idazle eta irakasleak eta Xabier Paya bertsolari eta itzultzaileak.

Hamabigarren edizio honetan bi norabidetara begira ipintzea dute xedetzat; batetik, gaur egungo egoerara ekarri gaituen ibilbidearen inguruan hausnartuko dute; eta, bestetik, etorkizun hurbil bati begira jarriko dira, etorkizunean euskara hizkuntzaren eta euskal kulturaren alorrean zein aurrerapauso eman beharko liratekeen aztertzea helburutzat hartuta.

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea helburu duen Etxepare Euskal Institutuak atontzen duen urteroko ekimena da hauxe. Gaur egun Institutu honek 35 irakurletza ditu abian Euskal Herritik kanpoko unibertsitatetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira buru belarri lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad