

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gaur egungo gurasoak permisiboegiak zirela eta, horren ondorioz, umeek frustrazioarekiko tolerantzia eskasa zutela sarritan entzun dugu azken urteotan. Baliteke, bai eta ume guztiek iraultzaile bat barruan izatea ere. Nik neuk neure burua gogoratzen dut Laudioko gaur jada existitzen ez den komertzio handi batean erresistentzia pasiboari eusten, marru egiten «Barriguitas» bat nahi nuelako. Amak ez zidan erosi, ez behintzat momentu hartan, nire jokaera egokia ez zela erakusteko. Ez zitzaidan inoiz jostailu bat olgetan izateko falta, eta, nik uste, konformatzen ikasi nuen. Frustrazioarekiko tolerantzia garatu nuen, sikiera gauza materialei dagokienez (asunto sentimentalak konplikatuagoak dira).
Zutabe hauek idazten ditudan gelan, leihoak argi-patio batera ematen du. Egun hauetan, haurren negarrak nabarmentzen dira. Ume horiek ondo eramango dutela desamodioa pentsatzen dut konfinamendu honetan. Beren nahien kontra, ezin dira kalera atera, eta negar egiten dute kontsolamendu barik. Ez dut uste etorkizunean gaur egiten duten baino negar gehiago egingo dutenik desamodioagatik. Jakin gabe, frustrazioarekiko tolerantziarekin lan handia egiten ari dira haurrak. Pertsonen izaera haurtzaroan definitzen ei da. Niri gustatzen zait pentsatzea egoera honek zer edo zer irakatsiko diela, baina bakarrik da batzuetan pentsatzea gustatzen zaidan gauza bat. Orokorrean, baikorrak izateko motibo handirik ez dugula ondo asko dakit nik. Helduen izaerak txarrera egiten du denboraren poderioz, gure akatsak areagotzen dira, baina haurrek oraindik aukera bat dute. Desamodioaren aurrean, dotoretasunaz jokatuko dute, ez diote hainbeste lekurik emango frustrazioari. Atea itxita ikusterakoan, bizkarrari eragin eta denborak eskaintzen digun sendaketa bilatuko dute. Ondo legoke. Ramon Eder idazle donostiarrak esaten du igande arratsaldeetan forjatzen dela izaera. Igande luze euritsu honetatik zer edo zertan zailduago aterako garela pentsatzen dut, baina oraindik ez dakit zertan, umeak protagonista diren ipuin politak nire kolkoari kontatzen badizkiot ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Noticias recomendadas
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.