Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 28 de marzo 2022, 17:02
Txaro Arrazolak 'El gran dilema de las artistas' izeneko hitzaldia eskainiko du Bizkaiako Foru Aldundiko liburutegian. Euskal Herriko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea, emakumeen bizitzan hain garrantzitsuak diren sortu eta ugaldu bezalako sentipenei buruzko pentsakizunaren inguruan ariko da. Hitzaldia 19.00etan izango da, ekitaldira bertaratzeko aukera mugatua izango delarik.
2020an LAIDA (Literatura eta Identitatea) Ikerketa Taldeak Madrilen eta Frankfurten argitaratzen duen Iberoamericana etxean Arte, Literatura Feminismos liburua plazaratu zuen. Hala, obra honen mamia gizarteratzeko ahaleginean, LAIDA Ikerketa Taldeak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean hitzaldi zikloa eratu du Emakumearen Hilea ospatzen den martxo honetan, 'Artea, literatura eta Feminismoa Euskal Herrian' lemapean. Antolatutako hitzaldi guztietatik hau izango da gaztelaniazko bakarra.
Artearen praktikan eta amatasunaren gaiari buruzko hainbat testuren azterketa kritikoan oinarritutako ikerketa baten bidez, ponentziak zalantzan jartzen du amaren rola emakumeentzako helmuga bakar gisa, egilearen beraren lanak berrikusiz, «autorretratu gardenak» eta 'Weebble', esaterako. Honetan beste artelan batzuekin analogiak aztertzen dira, emakumeen gorputzaren gaia eta haien potentzialtasunak inposizio patriarkaletatik haratago aztertzen dituztenak. Hitz gutxitan, hitzaldiak artista eta ama izateak aldi berean dakarren zailtasunari heltzen dio, amatasuna gaur egun oso gutxi heltzen zaion gaia baita.
Txaro Arrazola artista bisuala dugu, Arte Ederretan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere artista ibilbide esanguratsuan bi lan-ildo tartekatu ditu: batetik, formatu handiko pinturaz osatutako lerroa, komunikabideetako irudietan oinarrituak, eta, bestetik, etxeko lanekin eta gorputzarekin zerikusia duen beste lan lerro bat. Pinturatik harago, feminismoarekin erlazio estua aurkezten duten proiektu esperimentaletan eta diziplinaz gaindiko ere aritu izan da.
2011 urteaz geroztik, bakarkako nahiz kolektibo gisa erakusketa ugaritan esku hartu izan du, hala nola, Vanguardia galerian egindakoak (Bilbo, 2019), Pedro M. Campos Fundazioa (Tenerifen, 2007), Montehermoso Kulturunean (2008), Kunstarkaden (Munichen, 2008), 'Arts Educates the World' (New Yorken, 2002), 'Extraños en el Paraíso' (Pekinen eta Tokion, 2008), 'Image Talks' (Hasselt, Belgikan, 2015) edota 'Apeiron' (Montevideon, 2018).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.