Jon Martinez booktuberra. Youtube

Bigarrenez irabazi du Booktuberboom lehiaketa Jon Martinezek

Cornelia Funkeren 'Tinta bihotz' zientzia fikziozko liburuaren inguruan hitz egiten grabatutako bideoarekin irabazi du Booktuberboom lehiaketa Martinezek

Amalia Ibargutxi

Martes, 25 de diciembre 2018

Cornelia Funkeren 'Tinta bihotz' zientzia fikziozko liburuaren inguruan hitz egiten grabatutako bideoarekin irabazi du Booktuberboom lehiaketa Jon Martinez eibartarrak. Irakurzaletasuna eta Youtube interneteko plataformarako bideogintza uztartzen ditu Galtzagorri Gazte Literatura Elkarteak sortutako egitasmoak, eta Martinez bigarren aldiz izan da saritua, iaz ere garaile gertatu baitzen. Epaimahaiak finalisten naturaltasuna, azalpenen argitasuna eta originaltasuna nabarmendu ditu.

Publicidad

Aurtengo epaimahaiaren saria, bestalde, Jone Oiartzun andoaindarrak irabazi du. Beraiekin batera, Markina-Xemeingo Ariane, Nahia eta Malen izan dira finalistak.

Gazteengan irakurzaletasuna sustatzeko, Booktuberboom egitasmoak booktuber lehiaketa eta booktuber kedadak hartzen ditu. Lehiaketa prestatzen, bederatzi kedada egin dituzte guztira. Kedada horietako batzuetan gazteek pertsonaia ezagunak izan dituzte bidelagun, eta haiek bideo literarioak egiten ikusi dituzte. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gaztelekuetan zein liburutegietan egiten dira kedada horiek.

Bide batez, euskal «booktuber plataforma bat sortzea» dute helburu ekimeneko antolatzaileek. «Dagoeneko, egitasmoarekin, euskal booktuber komunitatearen lehen hazia» landatzen ari dira, egitasmoaren aurkezpenean azaldu zutenez.

Ekainetik hona 300 gazte inguru gerturatu dira Gernika, Agurain, Hernani, Oñati, Zarautz, Hondarribia, Abusu, Markina-Xemein eta Oiartzungo jardunaldi horietara.

Bi sari izan dira jokoan, publikoaren saria eta epaimahaiarena. Guztira, 21 bideo jaso dituzte, eta horietatik 7 publikoaren saria irabazteko leihatu dira. Ikusleen puntu gehien jasota, Martinez izan da irabazlea.

Epaimahaiak, bestalde, Jone Oiartzuni eman dio saria. Bernardo Atxagaren 'Sara izeneko gizona' liburuaren ingurukoa egin du lana, eta nabarmendu dute «liburuaz azalpen egokiak ematen dituela, eta egileaz pare bat zertzelada. Gainera, naturaltasunez eta modu aktibo eta erakargarri batean grabatu du».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad