Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hankak prest eta indartsu dituzte bizikletaren pedalari eragiteko. Berangoko Udalak eta Berangoko Txirrindulari Elkarteak bide-hezkuntzako tailer bat antolatu dute gazteei zuzenduta. Programa honen helburua, txiki-txikitatik errepidean jarraitu beharreko araudia zein den azaltzea da, lehen momentutik barnera dezaten zer ezin den egin. Horretarako, bizikleta erabiliko dute klaseetan. Segurtasuna beti da garrantzitsuena, eta hori bermatzea bilatuko dute ekimen honen bitartez.
Tailerra larunbat honetatik, astelehenera arte burutuko da, udalerriko frontoian. Horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, frontoian bertan ere. Ekimena sei urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, horiekin lan egingo dute aurauen arloan. «Gehien kostatzen zaiena normalean stop eta pasatzen uzteko seinaleak dira. Gutxiena, aldiz, semaforoa begietara zuzenean ematen duelako», azaltzen du Javier Garcíak, Txirrindulari Elkarteko kidea dena eta programan parte hartuko duena.
Gazteak lauko multzotan egongo dira banatuta, beti musukoa jarrita. Eta kaskoa ere bai, noski. Aurrenekoak 10.30etan hasiko dira klasearekin, eta izena emandakoen arabera, luzatuko da jardunaldia 13.30etara arte. «Ez dago talde kopuru mugarik, parte hartzaileen arabera luzatuko da goiza, amaierako ordua heldu arte». Gainera, errepikatzeko aukera ere badago. Horietako talde bakoitzak hamabost minutuko klasea jasoko du frontoian jarriko den zirkuitu batean, non hiri batean baleudeke bezala, seinaleak, bidegurutzeak etab topatuko dituzten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.