Borrar
Skaiketan taldea 'Bidegurutzean' saioan erabiltzen den telefono kabinan. EiTB
Bidegurutzean topo egitea

Bidegurutzean topo egitea

Buru-belarri ·

Plazer hutsa da musikari buruz aritzen diren telebista saioak ikustea, gutxi badira ere

Sábado, 10 de abril 2021, 21:41

Ez nuen 80. hamarkada bizi. Baina noizbait desiratu izan dut. Batez ere, musikaren aldetik. Melodiak benetan dibertigarriak zirela uste dut eta letren edukia, distiratsua. Kolorez beteriko armonia. Hori bai, benetan inbidia sortzen didana garai hartako saio musikalak ikusteko aukera izatea da. Eskerrak youtube badagoela. Askotan jarri ditut 'Aplauso' edo 'La bola de cristal' bezalako edukiak.

Orduak eta orduak pasa ditzaket 'Cachitos de hierro y cromo' bezalako programak ikusten. Telebista kateek duten hemeroteka benetan boteretsua dela uste dut. Imajina ezazu edozein momentura bidaitzeko aukera izatea. Kontzertu garrantzitsu bat egin zen momentura, gehien gustatzen zaizun pelikula estreinatu zen unera, zure jaiotzaren egunera... Eta covid pasaporterik gabe!

Telebista eta musika batzea oso idea ona dela uste izan dut beti. Egia esan, agian horregatik gustatzen zait hainbeste 80. hamarkada. Pantaila piztu eta zuzenekoak edota musikariei egindako elkarrizketak ikustea askoz arruntagoa zen. Orain? 'Late Motiv' saioaren banda daukagu... eta kitto. Kulturak, eta konkretuki, musikak telebistan duen garrantzia ikustezina da askotan. Eta horrek, niri behintzat, tristura sortzen dit.

Horregatik uste dut argi azpiak profitatu behar direla. Asteazken honetan oso programa interesgarria estreinatu zen ETB1en. Galder Izagirre, Berri Txarrak eta Kuraia taldeetako bateria-jotzaile ohia, itxaropen honen zuzendaria da. 'Bidegurutzean' izeneko saioa euskal musikari egiten ari zaion omenaldi bikaina dela uste dut. Omenaldi ona. Hil baino lehen egiten diren horietakoak.

Aurreko saioan Gari, Skaiketan taldea eta Izaro bildu ziren. Elkarrizketa interesgarriak egin zizkieten, oso irudi zainduarekin. Kameren kokapena ondo baino hobeto erabakita dago. Telefono kabina batean sartu behar dira protagonistak. Bertan bizitzari buruzko hausnarketa sakonak egiten dituzte, baita deabruari buruz hitz egin ere. Eta abestu. Ez ahaztu musika saioetako elementurik garrantzitsuena musika izan behar duela. Eta hala da 'Bidegurutzean'. Programa kolaborazio hirukoitzarekin amaituko da beti. Hiru talde edo abeslariek haien kanten bertsio berriak egingo dituzte. Hormak apurtuz, sareak hedatuz. Bidegurutzeetan topo eginez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bidegurutzean topo egitea