Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ukrainaren inbasioa hasi zenetik behin eta berriro aldarrikatu dute arduradun politiko batzuek bide diplomatikoa erabili behar dela gerrari amaiera emateko. Jarduera diplomatikoa diplomatioek egiten dute; horiek funtzionarioak dira, eta buruzagi politikoek ezarritako irizpideak jarraitu behar dituzte. Bide diplomatikoa esaten denean, beraz, bide politikoa esan nahi da.
Politikagintzak bi dimentsio (gutxienez) ditu. Bata politiko-elektorala da, herritarren apoioa lortzea eta hauteskundeak irabaztea helburu duena, eta horretarako behar-beharrezkoa da komunikabideetan eta sare sozialetan presente egotea, maiz hitz potoloak eta ideia borobilak erabiliz. Baina badago komunikabideak saihestuz egiten den politikagintza: fokorik gabeko elkarrizketa eta negoziazioa dira horren tresnak. 2014an Ukrainaren ekialdean dagoen Donbas erregioan (Donetsk eta Luhansk probintziak barruan dituelarik) gatazka sortu zenean (mugimendu independentista proerrusiar armatu baten eta Ukrainako armadaren artean) martxan jarri zen bide politiko-diplomatikoa, eta Bielorrusiaren hiriburua den Minsken Errusia, Ukraina, Alemania eta Frantziako ordezkariek bilera dezente egin zituzten. Zenbait akordio ere izenpetu ziren, baina horiek ez ziren behar bezala bete. Bide diplomatikoa da baita NBE, Nazio Batuen Erakundeak egiten duena, eta tresna ugari ditu horretarako: Idazkari Nagusiaren eta bere mandatari berezien lana, Giza Eskubideen Komitearen zeregina arazoei aurrea hartzeko, edo Nazioarteko Justizia Auzitegiaren egitekoa gatazkak nazioarteko zuzenbideraren bidez konpondu ahal izateko.
Bistakoa da tresna horiek guztiek porrot egin dutela. Baita NBEren Segurtasun Kontseiluak ere, potentzia handien beto-eskubideagatik.Letoniako Defentsa ministroak adierazpen esanguratsuak egin ditu berriki, Ukrainan su-etenik ez duela nahi esan baitu. Bere ustez, horrek suposatuko luke onartzea Errusiak okupatu dituen lurraldeak haren menpe geratuko direla (ia Donbas guztiaz aparte, Itsaso Beltzari lotutako lur-zati gehienak hartu ditu). Macron frantsesak eta Scholz alemanak zabalik omen dituzte oraindik Putinekin hitz egiteko bideak, baina zenbait adituren ustez gerrak luze joko du Errusiako buruzagiek irabaziak lortu dituztela ziurtatu behar dutelako. Udazkenera arte luzatzen bada gerra, Putinek gasa moztu liezaioke EBri, eta halaber Ukrainako (Itsaso Beltzeko portuak blokeatuz) eta Errusiako zerealak eta zenbait lehengairen esportazioa gerararazi, sekulako krisia eraginez munduko zenbait erregiotan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.