UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 20 de septiembre 2020
'Bidasoan gora' Eneko Aizpuruaren liburu berria da. Tene Mujika bekari esker plazaratu du liburua idazle gipuzkoarrak. Pasa den urteko urtarrilean sail honetan iragarri genuen Aizpuruk beka irabazi zuela. Hala, astearte honetan jada lana amaituta Elkar argitaletxearen eskutik liburua aurkeztu zuen.
Publicidad
Egileak liburuaren aurkezpenean nabarmendu zuenez, Bidasoa ibaiaren aldamenetan historian barrena gertatutakoak ematen ditu ezagutzera lanak. Hitz gutxitan, bidean galdutakoen eta arrotz etorri eta joandakoen arrastoaren inguruko kontakizuna da.
Hainbat gai lantzen dira liburuan, hala nola, kontrabandoak, migratzaile trafikoak, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire pilotuen abenturak, baserritar, filantropo, erudito eta faxisten kontakizunak, torturak, erailketak, ihesak...
Argitaletxeak nabarmendu duenez, bizitako lekukotasun ugarik uztartzen dute lana, irakurketa ugarik emandako jakituariaren harira posible bilakatu dutenak. Horiek, liburu mamitsu eta atsegin bat eman dute.
Euskal Herriko historia hurbiltzea xede duen Tene Mujika bekaren esentzia ondo baino hobeto biltzen duen lana da, alegia. Izan ere, Bidasoa ibaia igarobide naturala izateaz gain, bi estaturen arteko muga estrategikoa ere bada. Hori dela bide, historian barrena garrantzi handia izan du eta hainbat gertakariren lekuko esanguratsua izandakoa da.
Publicidad
Eneko Aizpurua euskal idazle eta itzultzailea da, bere literatur ibilbide oparoan gehienbat nobelagintza eta kontakizun laburra landu dituena. Aizpuruak Zuzenbide ikasketak jorratu zituen. Lazkaotarra jaoiterriz, gaur egun Iruñean bizi eta bertako Unibertsitate Publikoan dabil itzultzaile gisa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.