Hauxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 79 zinema aretotan dago abian eta herritarrek puntako euskal estreinaldiez gozatu ahal izango dute. EZAE

'Bidaiariak zinera' egitasmoa abiarazi du Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak

Hemendik aurrera proiektuaren baitan estreinatutako euskal filmek bi euroko zuzeneko deskontua eskainiko dute sarrerotan, baita ezagutzera emango dituzten lan europarrek deskontua izan ere

Unai Sarriugarte

Martes, 28 de febrero 2023, 16:43

'Bidaiariak zinera' izeneko egitasmoa abiarazi du Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak. Ekimenaren zazpigarren edizioak euskal zinema izango du protagonista, Europako beste hainbat ekoizpenekin batera. Hala, hemendik aurrera euskal filmek bi euroko zuzeneko deskontua eskainiko dute sarrerotan, eta ezagutzera emango dituzten lan europarrek beherapenez gozatuko dute ere.

Publicidad

Proiektu berria Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 79 zinema aretotan dago abian eta herritarrek puntako euskal estreinaldiez gozatu ahal izango dute.

EZAEtik nabarmendu dutenez, euskal eta europar filmen sustapenera bideratutako ekimena da, Euskadiko milaka ikusle erakarri dituena 2015ean jaio zenetik. Hori dela medio, bi asterik behin euskal lan bat proiektatuko dute, eta aukerarik ez egotekotan, film europar bat emango dute.

Promozio honetan sartu duten lehen obra 'Irati' filma izan da, eta datozen hilabeteotan beste euskal izenburu batzuk estreinatuko dituzte. Sarrerok hemen erosi ahal izango dituzte norbanakoek.

Aipatu bezala, EZAEko zortzi bazkide, 20 zinema eta 79 areto daude proiektu honen baitan, hala nola, SADE taldeak Donostian dituen hiru zinemak: Principe, Antiguo Berri eta Trueba; Areto taldearen Durangoko Gran Cinema Zugaza, Muskizeko Meatzari aretoa, Getxo Zinemak, Bermeoko Nestor Basterretxea eta Mungiako Olalde; Bilboko Golem Alhondiga eta Multicines; Gasteizko Gorbeia eta Florida aretoak; Beasaingo Usurbe Antzokia; Zarauzko Modelo Aretoa; Errenteriako Niessen zinemak; Hirutek enpresako zinema aretoak: Andoaingo Bastero kulturgunea, Zumarragako Zelai Arizti, Villabonako Gurea aretoa, Oñatiko zinea eta Lazkaoko Areria zinema.

EZAEren egiteko nagusiak dira, hain zuzen ere, publikoa zinemetara erakartzea eta aretoek euskal kultura bultzatzeko duten ahalmena aitortzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad