Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Alan Turing, adimen artifizialaren aintzindaria.
Gu bezalako makinak

Gu bezalako makinak

Adarraren Puntan ·

Domingo, 1 de marzo 2020

Adituen arabera, adimen artifizialaren esparruan datozen urteetan gertatuko diren aurrerapenek, gu harritzen jarraituko dute etengabe. Medikuntzarako, garraioetarako, komunikaziorako eta baita klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko ere, haren aplikazioak oso onuragarriak izango direlakoan daude.

Alde txarrean, beste mota batekoak aipatzen dituzte, jakina. Adimen artifizialaren garapenak, besteak beste, gure bizitzen gaineko kontrola areagotuko du, milaka lanpostu zapuztuko ditu eta askoz ere suntsitzaileagoak eta krudelagoak egingo ditu etorkizuneko gerrak.

Alor honetan aparteko aditua Xabi Uribe-Etxebarria bizkaitarra dugu. 2012an, Xabik 'Sherpa A.I' enpresa sortu zuen; gaur egun, adimen artifizialaren alorrean mundu mailako erreferentea dena. Datamation aldizkariaren iritziz, 'Sherpa A.I.' enpresa, 'Google', 'IBM' edo 'Microsoft'-ekin batera munduko 10 enpresa garrantzitsuenetako bat da. Sari eta aipamen ugari jaso ditu eta «Urteko 100ak» izeneko zerrendan ere sartu dute, Iberoamerikako 100 pertsona eragin handikoenen artean kokatzen dute.

Duela gutxi irratian izan genuen Xabi. Berak esan zigunez, adituek, 2045erako «singulartasun-puntua» deritzona datatu dute.

Wikipediaren arabera, 'singulartasun teknologikoa' adimen artifizial orokorraren etorrera hipotetikoa litzateke (mundu mailan 'Strong A. I.' izenez ere ezagutzen dena). Horrek adimen artifiziala bere burua hobetzeko gai izatea ekarriko luke. Hipotesi honen arabera, hobetze ziklo honen errepikapenek kontrolik gabeko efektua eragingo lukete, inteligentzia leherketa honetan, makina adimendunek gero eta makina belaunaldi boteretsuagoak diseinatuko lituzkete, azkenean gizakia bera baino adimentsuago bihurtuz.

Oinarri horretatik abiatuta, Ian McEwan idazleak 'Machines like Me' (Ni bezalako makinak) izeneko eleberria argitaratu berri du, adimen artifiziala protagonista izanik. Egileak hirurogeita hamarreko hamarkada ezberdin bat marrazten du, zeinean Alan Turingek bizirik jarraitzen duen. Gaur egungo ordenagailuen lehen eredu aitzindaria asmatu zuenak ez du bere buruaz beste egin. Beste distopia batzuek ez bezala, lan honek ez gaitu etorkizunean kokatzen, iragan desberdin batean baizik, anglosaxoiek 'What if' deitzen dioten ariketa horietako bat dugu hau. Turing homosexuala izateagatik zigortua ez izanak eta ikerketekin jarraitu ahal izanak erabat bestelako mundu bat erakusten digu. Irudi berri honetan, besteak beste, britainiarrek Malvinetako gerra galdu dute, auto gehienek ez dute gidaririk behar eta John Fitzgerald Kennedyren kontrako atentatuak porrot egin du.

Irudizko gizarte honetan Turing pozik bizi da bere bikotearekin eta bere ikerketen ondorioz, gizakiengandik, begiratu batean bereizi ezinezko humanoideak sortu dira. Makina horiek sarera konektatuta daude, eta edozein gizaki baino adimentsuago dira. Arazoa da, etikoki ere gainditzen gaituztela, eta hortxe dago koska, hain zuzen ere, makinak sortu dituzten pertsonekin duten gatazkan.

Trazu finez eta ironiaz idatzitako liburua da hau. Erantzunak baino galdera gehiago sortzen dituen lana. Bukatzea pena ematen duen istorio horietako bat. Lortuko al dute makinek, egun batean, honelako lanak egitea?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gu bezalako makinak