Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Lunes, 28 de febrero 2022, 16:43
Egutegia zarratu zuen Beti Gazte taldeak Laukizen igarotako larunbatean, Goma gaineko 2022ko Euskadiko Sokatira Txapelketari amaiera emanez. Urtarrilaren 8an hasi zen bederatzigarren eta azken Goma gaineko jardunaldia izan da hura, eta jardunaldi bikoitza jaso zuen herriak; emakumezkoen 500 kiloko finala eta egun bakarreko gizonezkoen 560 kiloko txapelketa. Laukizko pilotalekua beterik agerri zen larunbatean.
Txapelketa bietan nagusitu ziren Lesakako Beti Gazte taldeak, bai emakumezkoen txapelketan zein gizonezkoetan, tirada guztiak irabazita. Norgehiagoko femeninoan, Laukizko Gaztedi taldea hirugarren sailkatu zen, Ibarra eta Beti Gazte taldeekin soilik galduta. Abadiñoko taldeak bostgarren egin zuen, Amaiur taldearen aurka berdinketa lortuta.
Gizonezkoen lehia asko luzatu zen, tirada gogorrak egon baitziren. Beti Gazte taldeak lehiarako tartea utzi ez arren, Gaztedi eta Ñapurrak taldeen arteko tirada gogorra asko bizi izan zen frontoian, etxeko taldeak etxeratu zuena. Tirada nulo bat tarteko eta lehia luzea bizi ostean, bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren borroka hura zela eta. Erandioko Goiherri taldea laugarren sailkatu zen, eta Abadiño seigarren.
Jose Mari Markaidak, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren koordinatzaile eta epaileak, giro «oso ona» izan zela adierazi du, Laukizko antolakuntza goraipatuz. «Antolakuntza bikaina izan da eta instalazioak paregabeak dira», esan du, emaitzak zein tiradak pantailetan jarraitzeko aukera egon zelako Laukizen.
Markaidak, aurtengo Goma gaineko txapelketak bukatuta, etorkizunean gauzatzeko aurrerapausuak argitu ditu. «Modernizazioa» lortzeko honako jardunaldiak gauzatzea ezinbestekoa dela dio, Laukizko tiradak jarraitzeko erraztasunak eman zirelako pantailekin zein beste teknologiekin. Publikoa hurbiltzeko gakoa dela uste du, eta baikor ageri izan da, gazteak Herri Kiroletan interesa pizteko ere baliagarri izan daitekeelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.