Borrar
'Gaitzaren Loreak' liburuaren azala.
Bestelako edertasuna

Bestelako edertasuna

Sábado, 23 de mayo 2020, 21:25

Argitarapenei dagokienez ere parentesia ekarri duen negu hau (eta ikusiak ikusita udaberri hau) baino lehenago argitaratutako itzulpenen artean Charles Baudelaireren 'Gaitzaren loreak' topatzen dugu, Patxi Apalategik 1861eko argitarapenean, hots, jatorrizkoaren bigarren argitarapenean, oinarrituta egindako bertsioa. Gauza jakina da Charles Baudelaireren liburuak aldaketa inplikatu zuela poesiaren bilakaeran, molde berriak eta batez ere ikuspuntu itxuraz apurtzailea eskaintzen baita bere poemetan, aurkezten dituen osagaien sinbolismoan oinarrituta.

Jainkorik gabeko mundua azaltzen zaigu liburuan edo, bestela esanda, bere testuetan jainkotasuna izaera aldatuta agertzen da. Izan ere, poeta bera jainkoen pare jarrita, unibertsoaren sorrera bere eskuetan geratzen da, poesiaren bidez. Baina poetak sortu ditzakeen munduak urrun daude materialtasunetik eta lehengaiak bestelakoa izan behar duenez, edertasuna jartzen da transzendentziaren erdigunean. Denborak aldatzerik ez duen edertasun hau heriotzaren gainetik ere altxatzen da. Edertasunaren ideia honek, dena dela, politak direla pentsatzen dugun gauzen mugetatik haraindi jotzen du, eta munduaren alderdi marjinaletan topatu daitezke horren aztarnak, poeta hiriko kaleetan zehar noraezean eta alderrai dabilelarik, ikusten duen guztiari ohar. Bestelako edertasunari buruzko ideia garatzen da, beraz, idazlan honetan. Gauza hauek guztiak topikoak izanik, edozein poesiazalek ezagutuko ditu arazorik gabe.

  • 'Gaitzaren loreak' Charles Baudelaire Balea Zuria. 242 orr. 25 euro

Liburu honek bere garaian eskandalu handia sortu omen zuen. Gaur eguneko hizkeran esanda, ez bide zen oso politikoki zuzena, gaur egun iskanbilaren arrazoia ulertzea zaila gertatzen den arren. Itzulpena dela eta, esan behar da Patxi Apalategi jatorrizkoaren eskema metrikoak, ahapaldiak-eta, errespetatzen saiatu dela. Horren ondorioz, batzuetan neurri eta errimak egokitzeko ahaleginean itzulpenak pixka bat behartuta eman dezake. Hori, ordea, salbuespena da, gehienetan asmatu izan baitu, itzulpenari tonu modernista emanez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bestelako edertasuna