Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Lekeitioko Antzar Egunak milaka lagun biltzen ditu urtero. Euskal Herri mailako jai berezienetakoa da, aparteko ezaugarriak dituzten horietakoa. Horregatik sortzen du horrenbesteko ikusmina, udalerrian bertan zein handik kanpo. Mahoiz jantzitako jendetzaren ondo pasatzeko gogoak eta Bizkaiko kostaldeko herrien bestelako nortasunak borobiltzen dute giroa, ezin erakargarriago egiteraino. Aurten, baina, itzalgune itzelak erabat estali du hori guztia, emakume britainiar batek bertan eraso sexual bat jasan duela salatu duelako. Eta Ertzaintza jazotakoa ikertzen ari da, dagokion legez.
Honelakoetan elkartasun osoa adierazi behar zaie biktimei, maila sinbolikoan zein praktikoan. Garai batean askok beldurrez edo lotsaz ezkutatzen zutena gizarteratzea funtsezkoa da: egileak harrapatzeko, noski; baina baita hain gordina den errealitate honen aurreko maila guztietako neurriak indarrean jarri eta zorrozteko ere. Emakumeen osotasuna urratzeko arriskua are handiagoa izan ohi da jaietan, hainbat faktoreren eraginez. Bilboko Aste Nagusian, esaterako, bost izan dira salaketak, lau ikutuengatik eta beste bat bortxaketa baten ondorioz. Arazoa ezin larriagoa da, gizarte osoari eragiten dioten horietakoa.
Erakundeek hamaikatxo dei eta kontzientziazio kanpaina egin dituzte behin eta berriz honelakoak gerta ez daitezen, eta legeak ere badu erantzun sendorik. Baina, hala eta guztiz, ez da lortu zorigaiztoko izurri hau errotik desagertaraztea. Hortxe dirau, andrazko askoren bizitzak betiko baldintzatuta.
Batetik eta bestetik heldu beharreko arazo latza da, hezkuntzarekin, gizarte ereduarekin, emakumeak berdintasunetik oraindik zein urrun dauden islatzen duten rolekin eta beste askorekin zerikusia duena. Badago non ekin, zertan sakondu. Maila pertsonalean ere: eguneroko konpromiso aktibotik, jokabide sexistak eta matxistak berehala eragotziz, politikoki zuzenaren azpitik andrazkoak gutxietsi edo gauza bihurtzeko han-hemenkako eguneroko jarrerak ez onartuz.
Honelako erasoak etenik gabe salatu behar dira, jazotakoak ahaztu ez eta etor litezkeenei ahalik eta eraginkorren aurrea hartzeko. Eguneroko zeregina da, noizean behinekoa barik. Auzitan dagoena ezin garrantzitsuagoa delako. Gure gizartearen zibilizazio maila, hain zuzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.