Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Beste aldetik

Beste aldetik

Hainbat euskal hiztunentzat itogarria izan da euskal giroa behin baino gehiagotan, ideologia kontuak direla eta

Martes, 12 de abril 2022, 22:39

Epe laburrean, gure idazle esanguratsuenetako bik liburu bana atera dute gaztelaniaz. Bernardo Atxagak 'Desde el otro lado' ipuin-bilduma kaleratu du Alfaguararekin (liburuko lau narrazioetatik, bi gaztelaniaz idatziak daude jatorriz), eta 'Antzararen bidaia'z geroztik isilaldi luzea egin duen Jokin Muñozek, berriz, 'Sin tocar el suelo' eleberria Galaxia Gutenbergekin. Ez dut oraindik astirik izan bi liburuok irakurtzeko, baina deigarria egin zait oso bi liburuak jatorriz gaztelaniaz agertu izanak. Hezkuntza ereduaren eta euskararen erabileraren inguruko eztabaida mahai gainean dagoenean, besteak beste, euskararen gainean batetik kezka eta bestetik erredura gurutzatzen ari direnean, sakonagoa den zerbaiten sintoma izan daitekeena antzeman dut bi liburuon kasualitate horretan. Batez ere, Jokin Muñozek, liburu berriaren harira egindako elkarrizketa batean adierazi duena irakurri eta gero, alegia gainditu egin behar dela hizkuntzaren pertzepzioa ingurune politiko baten zati gisa. Euskararen inguruko ideologizazioa. Ez alferrik, Muñozen liburu berrian testuen interpretazioak leku berezia dauka, eta egileak berak hizkuntzen arteko harreman naturalera jo behar dugula azpimarratu du.

Oro har, gure lurraldean gaztelaniaz zein euskaraz ekoizten diren literatur lanek bere ibilbide propioa egiten dute, konpartimentu itxietan eta elkarrekin gehiegi nahastu gabe. Merkatu ezberdinak dira. Gure egoera diglosikoa ikusita, normal samarra litzateke liburu gehiago elebitan ateratzea (batez ere poesiazkoak), edo euskarazko gehiago gaztelaniaz, baita alderantziz ere. Aspaldi dela, Gabriel Arestik edizio elebidunean kaleratu zuen 'Harri eta herri'. Horrek, noski, zabalpen handiagoa eman zion liburuari, baina ez da izan askorik jarraitu den praxis bat. Datuak ere hor daude: euskaraz eta, aldi berean, gaztelaniaz edo frantsesez kaleratu izan diren liburuek ez dute arreta handirik jaso irakurle edo kritikarien aldetik, inorena ez den lurraldean geratu baitira, ez euskaldun ez erdaldun. Azken aldian, dena den, badirudi zertxobait gehiago itzultzen ari direla euskarazko lanak gaztelaniazko argitaletxeetan.

Euskara gure «territorio libre bakarra dela» esan zuen Sarrionandiak. Euskararen inguruko trabak eta debekuak ez dira gutxi izan historian zehar, baina hainbat euskal hiztunentzat, halaber, itogarria izan da euskal giroa behin baino gehiagotan, ideologia kontuak direla eta. Hainbat adibideren artean, Ekaitz Goikoetxea bertsolariarena datorkit burura. Isaias Carrasco erail zuten egunean, Goikoetxeak bertso saio bat zuen Beasainen. Irratian entzun zuen albistea, saiora zihoala. Sarrerako agurrean hilketa hartaz kantatzea eta salatzea erabaki zuen, eta izoztuta geratzeko moduko isiltasun pisu batekin erantzun zuen publikoak. Saio amaieran, bertsozale bat hurbildu zitzaion, gai horretaz hitz egiteko «zer nezesidade» zegoen galdezka. Goikoetxeak erantzun zion denok eduki beharko genukeela gauza horiez hitz egiteko «nezesidadea». Batzuk axolagabekeriagatik isildu ziren, beste batzuk beldurragatik. Hain zuzen ere, euskal hiztun askorentzat ez da gozoa izan euskaraz bizitzea eta ikuskera ezberdin bat uztartzea. Arestik berak, garai hartan, zalantzak izan zituen euskaraz idazten segitzeko, orduko giroaz «kantsatuta». Giroa baretu da geroztik, baina zauriak eta deserosotasuna hor daude oraindik. Ekaitzen arreba Iratik liburu esanguratsua atera zuen iaz gai horri buruz, 'Herriak ez du barkatuko', biktima baten ikuspegian jarrita. Duela hilabete batzuk Onintza Enbeitari entzun nion esaten agian bertsolariak ez zirela ohartu parean zuten publikoaren sentsibilitatea aldatzen joan zela, apur bat berandu erreakzionatu zutela. Eufemismotzat ere har daiteke, giro horretan jarraitu beharreko joera eta ildoa oso garbi zeudelako. Ondo dago, halere, aitortzea. Askorentzat oso itxia izan baitzen giro hura, eta atzera egin zuten, desapuntatu egin ziren.

Arestian aipatu bi liburuak albiste ona dira literaturarentzat. Euskal hiztunoi zer pentsa eman behar liguke, ordea, ez ote den ikusi nahi ez dugun zerbaiten adierazgarri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Beste aldetik