Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Poliki-poliki euskal gatazka ardaztzat duten liburuen uholdea lasaitzen ari dela ematen du. Horren ordez, gatazka beste era batez aurkezten da euskal literaturan, beste gai batzuen hondoko marko moduan alegia. Edonola ere, gaiak oraindik ere badu zeresanik, batez ere ikuspuntua aldatzen bada. Eta halaxe jokatu du Itxaro Bordak 'Susmaezinak'en.
Nobela honetan idazleak gatazkaren erdigunera eramaten ditu irakurleak, 80ko hamarkadako berun eta suzko egunetara. Idazlanean kontatzen da nola osatu den Iparraldeko jendearekin komando ibiltaria, eta zer nolako ibilbidea duten hango partaideek. Komandoko kideek, Frantziako herritarrak izanik, izugarrizko erraztasuna dute Espainia aldean lasai asko mugitzeko inork detektatu gabe, eta atentaturik odoltsuenak egiteko. Baina alderdi hau alde batera utzita, komandoko kideek eguneroko bizitza arrunta dute, lan arruntetan aritzen dira eta komandoaz ezertxo ere ez dakiten familiak dituzte. Eta horixe da nobela honetan dagoen puntu bitxietako bat: nola moldatzen diren pertsonaiak beren inguru hurbilenekoek ezer susmatu gabe halako bizitza bikoitza eramaten. Lan kontuengatik-eta bidaiak egin behar dituztela esanda, ingurukoek sineste osoa dute beraiengan eta ez dira gai bidaia horien atzean benetan zer dagoen imajinatzeko. Bitartean, atentatu odoltsuak egiten dituzte eta hilketaz hilketa 80ko hamarkadako kronika osatzen da.
Itxaro Borda (Alberdania. 292 orr. 19,50 euro)
Eleberria komandoko kideengan zentratzen da, baina kontrapuntu moduan biktima batzuen ikuspuntuarekin ere topatzen da irakurlea. Pertsonaiak eskizofreniaren antzeko egoeran bizi dira eta ez dira arduratzen inguruan sortzen duten sufrimenduaz, beren burua heroitzat baitute. Irudi hau apurtuta geratzen da «besteen» ikuspuntua azaltzen denean. Pertsonaiek heroiak direla pentsatzen dute, askatasunaren alde-edo aritzen direla adierazten baitute. Beraien jarreretan eta jardunean ideia jaso eta absolutu horiek deuseztatzen dira: sufrimendua sortzen dute, familia engainatzen dute eta, gizonezkoen kasuan, matxista hutsak dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.