Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 11 de febrero 2021, 23:36
Bertsozale Elkarteak eta Lanku Kultur Zerbitzuek bertsoak lantzeko sei karta jolas kaleratu dituzte. Hala, proiektu honek etxeko txikienei Euskal Herri mailan hain esanguratsua den diziplina honetan ariketa ezberdinak egiteko aukera ahalbidetuko die. Bi eragileek nabarmendu dutenez, bertso eskoletan nahiz ikastetxeetan erabiltzeko material ezinhobea da. Kartok Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldean jorratu dituzte.
Kartok sustatzeko asmoz, Euskal Herriko bertso-eskola bakoitzari bilduma bana emango diote. Banaketak lurralde historiko bakoitzeko Bertsozale Elkarteen bitartez jorratuko dituzte. Era berean, elkarteok udalerri ezberdineko bertso eskolekin ipiniko dira harremanetan, garai zailotan horiek banatzeko modurik egokiena bilatzeko helburuarekin. Era berean, jolasok PDF formatuan eskuratzeko aukera dute norbanakoek bertsoeskola.eus webgunean.
Bi eragileek esandakoaren arabera, sei karta sortez osatutako bilduma honi esker haurrak bertsogintzan ibili ahal izango dira, hala nola, puntuari erantzunez (laguntza gisa oinak emanda), azken puntua eta oinak harturik kopla edo bertsoa osatuz, lau edo zortzi oinak emanda puntutan zein bertsotan eginez, gaiak sortuz (pertsonaiak, egoerak eta emozioak konbinatuz), errimatzen duten kartak lortuz edota kantuan arituz.
Lanku Bertsozale Elkartea bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur konpainia da, 2003. urtean jaiotakoa. Enpresa honek herri mugimenduaren antolakuntza errespetatuz, bertsolaritza indartzea du xede. Hortaz, bertsogintza aintzat hartuta, edozein kultur ekitaldi martxan jarri eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen dituen enpresa da. Bertsolaritza bultatzen laguntzeaz gain, kultur esparruan ere sartzen joan da, bide hori ere errotuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.