Borrar
Aitor Mendiluze, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean.

Ver fotos

Aitor Mendiluze, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Iñigo Royo

Txapelketa Nagusiko finaleko lau bertsolari, ostiral honetan, Galdakaon

Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga eta Joanes Illarregi izango dira Torrezabal Kultur Etxean, 20.00etatik aurrera

Jueves, 22 de diciembre 2022, 10:02

Maialen Lujanbiok hirugarren aldiz jantzi zuen Bertsolari Txapelketako txapela joan den asteburuan Nafarroa Arenan egindako finalean. Zortzi bertsolari lehiatu ziren azken txanpan garaile ateratzeko asmoz, eta ospatzekoa da horietatik erdiak errepikatuko duela ostiral honetan Galdakaon, izan ere, Lujanbioz aparte, Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi izango ditugu oholtza gainean. Hori Unai Iturriaga eta Jone Uria kontuan hartu gabe, gainera.

Beraz, punta puntako sei bertsolari ariko dira ostiral iluntzean, Torrezabal Kultur Etxean, 20.00etatik aurrera, eta sarrerak salgai daude. Gai jartzailea Arkaitz Estiballes galdakoztarra izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, «mailarik goreneko jaialdiaz» gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, ohiko bihurtu den Gabon inguruko saio horretan.

Hori nahikoa ez balitz, Torrezabaleko arduradunek azaldu dute beste ekitaldi interesgarri bat ere izango dutela datorren astean bere instalazioetan. Gabonetako programazioaren barruan, gazteei bideratutako kontzertu erakargarria antolatu du Galdakaoko Udalak, hilaren 29an, ostegunean, non Merina Gris eta Ainhoa Larrañagaren ikuskizunez gozatuko dugun, 20.30etik aurrera.

Merina Gris taldea udalerri bizkaitarrera dator 'Zerua Orain' diskoa aurkeztera, eta taldekideei euren lanari buruz galdetzean, hau erantzuten dute: «Dena nahi dugu orain, eta etxea teilatutik hasten dugu askotan. Eta erortzen bazara, hartzen duzun kolpea izugarria da. Konturatu behar gara, zerua gure gainean dugula. Berdin du noiz irakurtzen duzun hau. Beti dugu zerua gainean. Beraz, une puta batez gelditu, eta zerura begiratu. Orain».

Ainhoa Larrañaga Hernaniko abeslari gaztea Madrilen errotuta dabil azken aldian. 'Goazen' telesailean egin zen ezaguna eta 2019an «Eskuminak» bakarlari gisa bere lehen musika proiektua hasi zuen, Iker Laurobarekin elkarlanean ekoitzitako bere egileen abestiekin. 2020an argitaratu zuen bere lehen diskoa, proiektuaren izen berekoa.

Gaur egun, Straperlo Inc. diskoetxeko artista zerrendako kide da, eta musika berria lantzen du Chickjuarez ekoizle mexikarrarekin. Ostiralean, hilaren 29an, bere presentziaz gozatu ahal izango dugu Torrezabalen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txapelketa Nagusiko finaleko lau bertsolari, ostiral honetan, Galdakaon