Larunbatean oholtzara igoko den seikotea. bertsozale.eus

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako bidean, Baionan hitzordua

Gaztelumendi, Martikorena, Soto, Ibarzabal, Colina eta Agirre taularatuko dira

leire larrazabal

Jueves, 24 de noviembre 2022, 11:09

Bertsolari Txapelketa Nagusiak aurrera darrai. Hurrengo geldialdia larunbat honetan da, Laugan, Baionan. Bertan, finalaurrekoen bigarren itzuliko bigarren saioa ospatuko da. Mikrofonoa hartuko duten bertsolariak hauexek izango dira: Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre.

Publicidad

Finalaurrekoen lehen itzuliko puntuazioa bigarren itzulikoarekin batu behar da sailkapena osatzeko, hau da, bi saioak baliagarriak dira finalerako txartel bat jasotzeko. Aurreko saioan, alegia, iragan larunbatean Amurrion ospaturikoan, Alaia Martin oiartzuarra gailendu zen, eta finalean izateko txartela ia ziurtatuta dauka.

Aurreko astean bezala, bertsolariek hurrengo ariketak osatu beharko dituzte: binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; ganberako lana (banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian); gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. Beraz, bigarren itzulian bertso bat gutxiago kantatzen dute bertsolariek.

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus webgunean. Baionan bertan ere izango da sarrerak eskuratzeko modua. Laugan leihatila egongo da eta 15.00etan irekiko da. Aretoko ateak 15.45ean irekiko dira eta saioa 17.00etan hasiko da. Astero bezala, saioa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan eta ETB4 katean, Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad