Borrar
Oholtzara igoko den seikotea, Bizkaia frontoian. bertsozale.eus
Bertsolari Txapelketa Nagusia azken txanpan sartu da

Bertsolari Txapelketa Nagusia azken txanpan sartu da

Bilbon ospatuko da eta erabakita geldituko da nortzuk arituko diren Iruñeko finalean

leire larrazabal

Sábado, 26 de noviembre 2022, 13:22

Dena argituta geldituko da. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalaurrekoa larunbatean ospatuko da Bilbon, Bizkaia frontoian. Saioa bukatu ondoren, finalerako txartela eskuratu dutenen izenak jakiteko unea iritsiko da. Hitzordu garrantzitsua dago, beraz, eta azken txanpan taularatuko direnak hauek izango dira: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza Guallar.

Bertsolariek hurrengo ariketa hauek osatu beharko dituzte: binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; ganberako lana (banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian); gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Finalaurrekoen lehen itzuliko puntuazioa bigarren itzulikoarekin batuko da sailkapena osatzeko, eta, beraz, bi saioak dira baliagarriak. Gainera, bigarren itzulian bertso bat gutxiago kantatzen dute bertsolariek.

Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai eta Bilbon bertan ere egongo da aukera, 15.00etatik aurrera, leihatilan. Frontoiko ateak 15.45ean irekiko dira, eta saioa 17.00etan hasiko da. Astero bezala, bertaratzerik ez daukatenentzako, saioa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan eta ETB4 katean. Igandean bertsoaldien bilduma argitaratuko da bertsoa.eus atarian, eta 'Hitzetik Hortzera' telebista saioa ere eskainiko da, 15.00etan, ETB1en. Bertsolaritza maite duen mundu guztiarentzako egun berezia, zalantzarik ez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertsolari Txapelketa Nagusia azken txanpan sartu da