leire larrazabal
Jueves, 27 de octubre 2022, 13:01
Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran bertsolariak igoko dira larunbatean oholtzara, Donibane Garaziko Jai Alaira (17.00), Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoaren baitan. Saioaren irabazleak Amurrion kantatuko du bigarren itzulian, azaroaren 19an, larunbatean.
Publicidad
Zein lan burutu beharko dute sei protagonsitek? Finalaurrekoetako lehen itzulian egingo dituzten lanak hauexek dira: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte (ariketa honek hiru bertsoren balioa izango du); binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean; ganberako lana (banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian).
Asteburu honetako finalaurrekoa pasa eta gero, beste bi geratuko dira lehenbiziko itzulian, Irungoa eta Durangokoa, hain zuzen. Horietatik 18 bertsolari sailkatuko dira bigarren itzulirako, Amurrio, Baiona eta Bilbon egingo diren saioetarako, alegia.
Larunbat honetako saioa 17.00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Egunean bertan, lehiatila 15.00etan zabalduko delarik. Bertaratzerik ez dutenek, ETB4n eta eitb.eus atarian zuzeneko emankizuna jarraitzeko aukera izango dute, Ilaski Serrano eta Jon Martinen eskutik. Era berean, bertsoa.eus atarian ere entzun eta ikusi ahal izango da. Ez dago aitzakiarik Bertsolari Txapelketa Nagusiaren nondik norakoak ez jarraitzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.