Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Ostegun honetan aurkeztu da lehiaketa Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan. BERTSOa.EUS
Bertsolari Txapelketa Nagusiak hamalau saio izango ditu irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean

Bertsolari Txapelketa Nagusiak hamalau saio izango ditu irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean

Finala Iruñean izango da eta sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 22 de junio 2022, 15:17

Bertsolari Txapelketa Nagusiak hamalau saio izango ditu, irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean ospatuko direnak. Ostiral honetan jarriko dira salgai sarrerok bertsosarrerak.eus atarian. Ostegun honetan, ekainaren 22an, aurkeztu da lehiaketa Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan.

Saiook Getxon, Arrasaten, Gotaine-Irabarnen, Gasteizen, Donostian, Lizarran, Elizondon, Donibane Garazin, Irunen, Durangon, Amurrion, Baionan, Bilbon eta Iruñean izango dira, Nafarroako hiriburuan ospatuko delarik final handia abenduaren 18an.

Pandemiak eraginda, bost urtera egingo da Txapelketa Nagusia, erakundeak gaur egun bitarte antolatzen duen hamargarren edizioa izango delarik. Azken urteotan ikaragarria izan da Bertsozale Elkarteak tokian tokiko antolatzaileekin, bertso-eskolekin eta sortzaileekin elkarlanean egin izan duen lan eskerga, beraiekin batera plaza biziberritzeko asmoz.

Bertsozale Elkartetik, bertsogintzaren egoerak hobera egin duela nabarmentzen dute, baina bertso plazaren martxa arretaz jarraitzen dute. Izan ere, koronabirusaren pandemiak utzitako ondorioak oraindik ere ez dira erabat desagertu, euren ustetan, bertsolaritzaren gaur egungo egoera bertan islatzen baita. Dena den, bertsolaritza euskararen lurralde osoan barrena oso bizirik dagoela adierazten dute.

Bertsozale Elkartearentzat txapelketa ez da edonola ere ekintza isolatu bat, txikitik, egunerokoan eta ahalegin handiz egunero egiten den lanaren ondorioa baizik; hezkuntzan, ikerkuntzan nahiz plazan egiten den lana, alegia, sei Bertsozale Elkarteen, Lanku Kultur Zerbitzuen eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eskutik.

Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan finalerako sarrerak saltzeko leihatila jarriko dute martxan ekainaren 23tik 30era bitartean, goizeko, (10.00-14.00), nahiz arratsaldeko ordutegian 16.00-18.00, asteburuan salbu. Gainera, egun horietan finalerako sarrera bermatuta izango dute Bertsozale Elkarteko bazkideek. Sarreren inguruan xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, bertsozale.eus nahiz bertsoa.eus atarietan honen inguruko informazio gehiago jarraitu ahal izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertsolari Txapelketa Nagusiak hamalau saio izango ditu irailaren 24tik abenduaren 18ra bitartean