Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Maialen Lujanbiok ere ez du hutsik egingo. E. C.
Bertso zaparrada
Aste Nagusia

Bertso zaparrada

Lehen mailako bertsolariekin gozatzeko aukera izango da Aste Nagusi honetan, Santiago Plazan

Leire Larrazabal

Lunes, 19 de agosto 2024

Iparragirre, Xenpelar, Pernando Amezketarra, Bilintx, Etxahun, Lekuona, Basarri, Uztapide, Amuriza, Lizaso, Egaña… bai, bertsolari handien izenak. Tira, gaur egun ere, punta-puntako bertsolariak ditugu eta gehienak, edo asko behintzat, Bilboko Aste Nagusian entzuteko ohorea izango dugu.

Bertsolaritza saioak, lehen mailako bertsolariak bilduko dituztenak, Santiago Plazan izango dira egunero, 13.00etan, asteazkenean izan ezik, 14.30ean izango delako, bertso-bazkaria dela eta. So egin diezaiogun aurtengo izenei. Asteartean Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi eta Aissa Intxausti igoko dira oholtzara. Asteazkenean, esan bezala, bertso-bazkariaz gozatzeko aukera izango dugu eta Onintza Enbeitak eta Xabat Galletebeitiak bazterrak ondo nahastu eta alaituko dizkigute. Goazen aurrera eta osteguneko zitara Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena hurbilduko zaizkigu. Ostiralean bertsotan izango dira Sustrai Colina eta Oihana Iguaran.

Larunbateko hitzorduak aipamen berezia merezi du. Santiago Plazan mikrofonoaz gailenduko dira laukote garrantzitsua: Gorka Pagonabarraga, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga. Azken egunerako proposamena ere interesgarri aurkeztuko zaigu. Izan ere, oholtzan izango dira Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza eta Igor Elortza.

Herri kutsua duen arte hau ezagutzeak euskal kultura eta euskararen ezaugarririk apartenekoen murgiltzea suposatzen du. Ez ahaztu eta hurbildu Santiago Plazara, momentu oso onak eskainiko dituzte, ez dago zalantzarik!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertso zaparrada