Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ohitura apurren batzuek adierazten dute kultur komunitate baten benetako izaera. Euskaldunon artean horietakoa da bertsolaritza. Ahozko transmisioak oso aspaldiko belaunaldiekin lotzen gaituelako, haiengandik gertuago sentiarazteraino. Errima eta neurri bidezko lekukotza garaian garaiko gai nagusien laburbilduma aparta delako: aspaldiko iraganetik datorrena baina, aldi berean, gaur-gaurkoa; ... plazetan izen-abizen handiak eman dituena, euskal mundua zeharo aberastu duena.
Bertsogintza sormen landukoa da, olerki fin eta goi-mailakoa askotan, egunerokotasun prosaikoena gordin adieraztekoa beste hainbatetan. Buru argia eta begirada zorrotza behar dira hitzak maisutasunez bateratzeko, elkarren ondoan egoki antolatu eta horien zentzua borobiltzeko. Ez dago edonoren esku bertsotan aritzea, horren mekanismoetan barrena ibilitakoan ez galtzea. Xake partida baten antzekoa da, neurri batean.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hastear dago. Urriaren 6an abiatuko da zehazki, Gernika-Lumon. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta azken saioa jokatuko dira udazkenean zehar. Finala, abenduaren 16an, Gabon aurreko giro betean, Bilbao Arenan. Lehen txanpan 30 bertsolari ariko dira; horietako 10 eta duela bi urteko 8 finalistak, finalaurrekoetan; eta 8 onenak, irabazlea erabakitzeko behin betiko lehian. Gozamenaren ondoriozko ikuskizuna bermatuta dago hitzordu guztietan, lurraldeko bertsolaritza punta-puntakoa baita, loraldi oparoduna.
Inoiz batik bat nekazal girokoa izandakoa hirietan dabil aspaldion, gazteek hauspotuta. Bertsolaritza bere urrezko aroetakoan dago, eta erakartzeko sekulako ahalmena dauka. Euskal Herriko biltoki handienetakoek eman dute horren neurria, bere bizitasunarena, garrarena, atxikitako grinarena, oihartzun zahar-berriarena. Baduelako gerturatzen zaion edonori asko emateko gaitasuna, hainbat gurari asebetetzekoa, galdera ugariri erantzutekoa.
Bizkaiko bertsolarien lehiak aukera paregabea eskaintzen du kultur agerpide oso benetakoa hobeto ezagutu eta areago maitatzeko, talentu berriak begiztatzeko, euskararen aberastasunaz ohartzeko. Garenetik edaten ez badugu lehor geratzen garelako, eta ezin dugulako beste inorena ere guztiz aintzat hartu. Norberarenetik egin behar zaio ekarpena munduari. Eta bertsolaritza horretarako abiapuntu aparta da.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.