Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Jueves, 19 de diciembre 2024, 08:03
Euskararen erabileraren aitortza ekitaldia egin du Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan Donostiako Kursaal-aretoan. Bertan erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak aitortu dituzte. Lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Ibone Bengoetxea, izan da ekitaldiaren buru eta berarekin batera izan da Sonia Rodriguez, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria ere.
Jaurlaritzatik gogorarazi dutenez, aurtengo ekitaldia bigarrena izan da 2023ko ekainean erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duen dekretua onartu zenetik. Dekretu berri horrek 'Bikain' kalitate ziurtagiriak arautzen zituen dekretua ordezkatu zuen, eta, ondorioz, Bikain ziurtagiriez gain, beste bereizgarri eta aitortza batzuk ere banatzen dira, hala nola, Harrobi diplomak. «Helburua euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortza egitea da euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez», esan dute.
Zehazki, lehen lehendakariordeak, Ibone Bengoetxeak, enpresa eta erakundeek euskararen normalizazioan egiten duten lana gure gizarteak duen erronka handi bati aurre egiteko ezinbestekoa dela azpimarratu du: euskararen erabileran jauzi bat eman. Kalitatezko jauzi bat. «Aurreko belaunaldien ametsa zen euren ondorengoek euskaraz ikasteko aukera izatea. Lortu zuten. Orain, euskaraz ikasi duten belaunaldi horiei euskaraz lan egiteko aukerak zabaldu behar dizkiegu. Eta lortuko dugu», adierazi du.
Hainbat datu esanguratsu eman ditu Bengoetxeak: «Euskal Autonomia Erkidegoan, 25 eta 64 urte bitarteko herritarren %36,7 euskaldunak dira. Beste datu bat: 25 eta 34 urtekoen artean euskaldunak %55 dira, hau da, lehen aipatutako helduak baino 18 puntu gehiago. Azken hauek dira, belaunaldi gaztea, euskaraz ikasteko aukera izan zuten horiek, eta, orain, arlo sozioekonomikoan, lanean, euskaraz jarduteko aukerak zabaldu behar dizkiegu».
Horretarako, garrantzitsua da denok barneratzea «euskara badela herri bezala lehiakorrak izateko beste elementu bat»: «Lanean, euskarak langileen artean giro hurbila eta erosoa sortzen duelako, euren ongizatean modu positiboan eraginez; prozesuetan, produktu pertsonalizatu eta berezi bat eskaintzen dugulako; eta, baita nazioartean ere, enpresei identitate berezia ematen dielako. Beraz, euskarak lanaren esparruan ere ekarpen ekonomiko eta sozial handia egin diezaguke», burutu du lehendakariordeak.
Harrobi ziurtagiria (7): Beltran ascensores y montacargas SL, Bizkaiko saskibaloi federazioa Federacion vizcaina de baloncesto, Haran geologia Koop. Elk. Txikia, Ikastxiki futbola garatzeko elkartea, Aldara aholkularitza, Bizkaiko futbol federakundea, Euskal kanoe federakuntza
Oinarrizko Bikain ziurtagiria (5): Babesten Gipuzkoa S.L., Euskalerriko eskautak Bizkaia, Kimet sport S.L., Osatu kooperatiba elkartea, Zabalduz kooperatiba elkartea Hernaniko egoitza
Erdi-mailako Bikain ziurtagiria (7): Ede fundazioa, Krean Koop.E., Lagunaro Arrasateko egoitza, Lks Koop. S., Soraluce S. Coop., Tractora Koop. Elk. Txikia, Ulma manutencion S. Coop.
Goi mailako Bikain ziurtagiria (25): Abelur Koop. Elk., Alberdi mekanizatu lanak S.L., Arazi ideiak borobilitzen, Copreci S. Coop., Danobat group S. Coop., Danobat Koop. E., Eika S. Coop., Euskadiko euskal pilota federakuntza, Euskal kirol federazioen batasuna, Fagor arrasate S.Coop., Fagor automation S.Coop., Fagor electrónica Koop. E., Fundación Basque Team Fundazioa, Gislan Koop., Ideko, Kirolaisi XXI S.L., Koniker S.Coop., Lab sindikatua Igarako egoitza, Lauaxeta ikastola Koop. S, Miguel Altuna lanbide heziketa, Mondragon assembly Koop. E., Mondragon kooperatiba elkartea, Orereta ikastola Koop. E., Ulma hormigón polímero S.Coop., Urretxuko udala
Aurten guztira 44 entitate publiko eta pribatuk jaso dute ziurtagiria.

Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.