
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 20 de diciembre 2022, 11:18
Labayru Fundazioak eta Berrizko Udalak Bizkaiko udalerri honen industrializazioaren nondik norakoak aditzera ematen dituen ikus-entzunezkoa kaleratu dute elkarlanean. Hauxe, Labayru Fundazioaren Youtubeko profilean dago ikusgai. Dokumentala pasa den ostegunean, abenduak 15, aurkeztu zuten Berrizko Kultur Etxean. 'Berriz, metalez eta ekinez hazia' izeneko lana Orlan Isoir Berrizko alkateak, eta Akaitze Kamiruaga Labayruko zuzendariordeak eman zuten ezagutzera hainbat pertsonaren aurrean.
Publicidad
Aurkezpenaren ondoren, bideoaz gozatzeko aukera izan zuten berriztarrek. Ekitaldi honetan berri-emaileek eta herritarrek esku hartu zuten aurrez aurre. Berrizko jendeak asko disfrutatu du dokumentalean parte-hartzen, eta herritarrek horrelako lan batek duen garrantzia goraipatu zuten, baita hauxe lantzeagatik eskerrak eman ere.
Dokumentalaz gain, herri honen industrializazioaren xehetasunak biltzen dituen liburuxka plazaratu dute. Bertan, industrializazioak XX. mendearen erdi aldean herrian izan zuen eragina aztertzen da. Industrializazio prozesu horrek ondorio nabarmenak izan zituen Berrizen arlo askotan, hala nola, bizimodu tradizionalaren bilakaeran, industriagune berrietan, kanpoko beharginak iristean, etxebizitza modernoak erakitzean, eta baita gizarte arloan ere, hizkuntzan eta ohituretan, tarteko.
Dokumentala eta liburuxka herrian industrializazioaren prozesua zuzen-zuzenean bizi zuten Berrizko herritarren lekukoen testigantzetan oinarrituta dago. Protagonista hauei egindako bideo-grabazioak izan dira informazio eta xehetasunok biltzeko erabilitako dinamika.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.