Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Miércoles, 8 de noviembre 2023, 12:56
2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartu da. Izan ere, larunbat honetatik aurrera, fase berri bati ekingo dio, kanporaketekin bukatu ondoren. Hala, finalaurrekoetan murgilduko da eta lehenengo hitzordua Berrizen izango dugu, Olakueta pilotalekuan, 17.00etatik aurrera. Hantxe, oholtza gainean izango ditugu sei bertsolari: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas', Gorka Pagonabarraga Agorria, Iruri Altzerreka Martinez, Koldo Gezuraga Seijido eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Puntu gehien zenbatzen duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Beraz, hiru finalaurrekoak ospatu ondoren jakingo dute finalean izango diren edo ez.
Saioan gai-jartzaile lanetan Itxaro Juaristi arituko da. Epaile, ostera, hauexek: Ander Arrien, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itxiar Basterretxea egongo da.
Ez duzu galdu nahi Berrizeko finalaurrekoa? Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Olakueta frontoiko txarteldegian egongo dira, 16.00etatik aurrera.
Berrizekoa erabaki ondoren, hurrengo finalaurrekoa hilaren 18an jokatuko da Santurtzin. Azken finalaurrekoa Lemoan erabakita geldituko da, azaroaren 25ean. Final erraldoia abenduaren 16an ospatuko da, Bilbon. Orduan erabakiko da nork jantziko duen txapela. Bitartean, bertsolariek lan neketsua dute aurretik. Zorte on guztiei eta onenak irabaz dezala!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.