Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 2 de junio 2023, 16:53
Berrizko Udaleko Partaidetzarako Udal Kontseiluak 2023ko Elkartasun Jardunaldia ekainaren 6, 9 eta 11n egingo den Kulturarteko XVI. Topaketaren programazioa aurkeztu du. Horrela, partaidetza- eta lankidetza-espazio komunak sortzen jarraitzeko helburuarekin, hala nola, herritarrak inmigrazioaren gaiaren inguruan sentsibilizatzen jarraitzeko eta kultura desberdinen arteko hurbilketa sustatzea eta ezagutaraztea izango du helburu nagusia.
Horrela, jardunaldien irekiera asteartean, ekainaren 6an, izango da, arratsaldeko 18.00etan izango da Berrizko Kultur Etxean, Senegalgo argazki, arropa eta janari erakusketa batekin. Ondoren, ekainaren 9an, jarduera bera egingo da, baina Maroko izango da protagonista. Bi ekitaldiak Berrizko Emakume Migratuak elkarteak antolatuko ditu eta bi herrialdeak ezagutaraztea dute helburu.
Baina, zalantzarik gabe, elkartasun jardunaldien ekitaldi nagusia ekainaren 11n izango da, Legaño auzoan ospatuko den Kulturarteko Topaketa, hain zuzen ere. Jardunaldia goizeko 12.00etan hasiko da dantzarien emanaldiarekin eta 12.30ean aurrera henna eta txirikorda tailerrak izango dira. Eguerdian, tripa asetzeko unea helduko da. Horrela, 14.00etatik aurrera, munduko janaria dastatzeko aukera izango da, non ez diren faltako Berrizen elkarrekin bizi diren herrialde eta kultura ezberdinetako produktu tipikoak. Behin tripa bete ondoren, arratsaldean, 17.00etan, MLOP kulturala ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Berriztar guztiak daude gonbidatuta ekintzetara hurbiltzera eta parte hartzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.