Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 7 de julio 2023, 22:40
Uda luzea da, batez ere etxeko gazteentzat. Hondartza, igerilekua, mendia… bezalako irtenaldiak gailentzen dira baina kultura ere inposatu behar da: antzerkia, musika, dantza… Azken honetan pentsatu du Berrizko Udalak eta kultur programazio zabala eta anitza antolatu du udako hilabeteei begira. Zehazki, uztailean eta irailean hainbat jarduera antolatu dira, hala nola antzerki-saioak, dantza-saioak, tailerrak…
Programazio berezia uztailaren 6an abiatu zen Cía Barré konpainiaren 'Nao-Now-Nau' ikuskizun berriarekin. Hurrengo hitzordua uztailaren 13an helduko da, arratsaldeko 17.00etan, Teatro Pantta Rhei taldearen 'Izarren hartza' antzeztuko da Berrizjauregi Lorategi-Botaniko Historikoan eta hilaren 20an Rojo Telón konpainiaren 'Transizirko' ikuskizuna eskainiko da. 'Transir' Rojo Telonen hirugarren proiektua da eta eraldaketari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko jolasa da. 2022 eta 2023 arteko sormen prozesuaren emaitza da, eta zirkuaren hizkuntzari (aireko akrobaziak eta akrobazia bertikalak) zuzeneko musika gehitu zaio.
Uztaileko programazioa 23an bukatuko da eta amaiera ezin hobea emango zaio. Izan ere, Errumaniako Folklore jaialdi bat nagusituko da. Hala, nazioarteko erritmoak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Abuztuan ez da ezer berezirik programatuko eta indarberrituta itzuliko da irailean, hiru ikuskizun ekarriko dituelarik. Lehenengoa, hilaren 8an, Grim Anaien Parkearekin. Irailaren 15ean Hortzmuga Teatroaren 'Agurea, urpekaria eta itsasoa' taularatuko da eta 22an, Two Much Circusen 'Doble Bill' ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.