
BERRI TXARRAKEN LEHENENGO ABESTIA
Buru-belarri ·
Lekunberrin sortutako banda arrakastatsuak 25 urteko ibilbideari amaiera eman zion pasa den asteburuan IruñeanSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Lekunberrin sortutako banda arrakastatsuak 25 urteko ibilbideari amaiera eman zion pasa den asteburuan IruñeanOso zaila egiten zait agur esatea. Tira, lau letra baino ez dira. Badakit. Baina luzaroan (edo inoiz ez) berriz ikusiko ez dudan pertsona bati azkenengo hitzak esatea asko kostatzen zait. Izan ere, normalean garrantzirik gabeko txorakeriaren bat botatzen duen horietakoa naiz ni. Eztarrian sortzen zaidan korapiloak uzten badit, noski. Eta antzeko zerbait gertatzen zait gustuko dudan musika talde batek bere ibilbideari amaiera emango diola adierazten duen bakoitzean. Duela egun gutxi batzuk halaxe sentitu nintzen. Pasa den asteburuan Berri Txarrak hirukoteak agur esan zigun Iruñean bi zuzeneko bereziekin. Itzelak.
Bai, badakit aurreko astean ere Berri Txarraken agurrari buruz hitz egin nizuela. Egia izango da gero ez dakidala agur esaten. Izan ere, Iruñeako kontzertutik etxera bueltatu nintzenetik ez dut Lekunberriko taldearen abestirik entzun. Denbora tarte bat utzi behar dudala sentitzen dut. Arraroa izango da. Esan bezala, agurrak ez dira niretzat.
Baina harremanak hasterako orduan, finago aritzen naiz. Beno, egunaren arabera… Azken egun hauetan Gorka Urbizuren taldearen lehenengo abestia entzun nuen eguna etorri zait burura. Hamalau urte izango nituen. Bandaren izena askotan entzun nuen baina ia internetik gabeko garaian musikari berriak ezagutzea ez zen hain erraza. Nire Spotifyrik onena nire neba zen. Irratian eta telebistan agertzen zirenaz gain, berak entzuten zuena heltzen zitzaidan. Gehienetan bere logelatik zetorren soinuagatik. Baina Lekunberrikoekin ez zen hori gertatu.
'Jaio.Musika.Hil' diskoa argitaratu zuten garaia zen. Nire nebak etxera ekarri zuen. Ez zidan album horri buruz hitz egin, baina bikainak zirela entzun nuen noizbait. CDa bere gelan utzi zuen. Gogoratu nerabeen logelak leku sakratuak direla. Ezin da inor sartu baimenik gabe. Beraz, diskrezio osoz 'altxor' hori lapurtzea erabaki nuen. Hartu, baxu jarri inor ez konturatzeko eta berriro bere lekuan utzi. Plan bikaina nirea.
Isilean eta gurasoak beste gela batean zeudela profitatuz, diskoaren lehenengo abestia jarri nuen eta… Izutu egin nintzen. Hurrengo abestiarekin saiatu nintzen… eta txarrago. Inozoegia nintzen eta garai hartan nuen gustu musikala ez dator bat gaurkoarekin. Garai hartan baladak eta melodia 'poperoak' entzuten zituen neskato horrentzarako 'Zertarako amestu' eta 'Oreka' bezalako kantak gehiegi ziren. Gizajoa.
Irrifarre bat ateratzen zait arrakastarik gabeko bihurrikeri hori burura etortzen zaidan bakoitzean. Polita da gogoratzea noiz entzun zenuen zure bandarik gustukoenaren lehenengo abestia. Nahiz eta orduko iritzia guztiz desberdina izan...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.