Borrar
Juan Mari Aburto, Arriagan. Mireya López
Berrehun pertsona txandakatu dira Arriaga Antzokian 'Linguae Vasconum Primitiae' irakurtzen

Berrehun pertsona txandakatu dira Arriaga Antzokian 'Linguae Vasconum Primitiae' irakurtzen

Bilbo Zaharra euskaltegiaren Literatur Klasikoen Irakurketa Jarraituaren XIV. edizioa arrakastaz burutu da gaur goizean

Zurekin

Jueves, 3 de junio 2021, 17:57

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Literatur Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea ostegun honetan goizean burutu da, Arriaga Antzokian. Irakurleek maskaraz jantzita eta formatu laburrago batean, XIV. edizio hau berezia izan da, azkena izan zen bezala.

Goizeko 08.00etatik eguerdiko 14.00ra, 200 bat lagun txandakatu dira euskaraz argitaratutako lehen liburua irakurtzen, Bernat Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' (1545), hain zuzen ere. Obra honen hautaketaren arrazoia sinbolikoa da: pandemiaren egoeratik berrindartuta atera eta garai berri bati hasiera eman. Era berean, bi ezaugarri nabarmendu nahi izan dira: batetik, euskarazko lehen liburua izatearen garrantzia, eta bestetik, poesia herrikoiaren eredu izatearena.

Izan ere, Etxeparek idatzi zuen poesia ez da poesia kultua, baizik eta herrikoia. Poesia bat, kantatua izatekoa, bertsolaritzatik eta koplagintzatik hurbil dagoena. Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak Etxepareren obraren moldaketa bat egin du, haren testua euskara batuan jarriz. Eta Amuriza izan da gaurko ekitaldia zabaldu duena, 'Linguae Vasconum Primitiae'ren lehenengo lerroak irakurriz. Ondoren, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, Maite Salutregi Bilbo Zaharra euskaltegiko ordezkaria, Koldo Narbaiza Bilboko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzia eta Andres Urrutia Euskaltzainburua aritu dira.

Goiz osoan, gizartearen arlo guztiko jendea txandakatu da pasajeak irakurtzen edota kantatzen, besteak beste, Itziar Laka hizkuntzalaria, Katixa Agirre, Juanra Madariaga eta Lutxo Egia idazleak, Natxo de Felipe kantaria, Lara Izagirre zine zuzendaria, Patxo Telleria, Asier Hormaza, Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martínez aktoreak, Xabier Madariaga, Amaia Ereñaga, Itsaso Gueñes, Agus Perez eta Jabi Onandia kazetariak eta abar luze bat.

Erakundeen aldetik, ordezkaritza handia izan da: Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia; Eva Ferreira EHUko errektorea, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatua eta zinegotzi, zuzendari eta diputatu ugari.

Euskaltzaindia, Ikastolen Elkartea, Garraio Patzuergoa, AEK, HABE, Metro Bilbao, Laboral Kutxa, Labayru institutoa, Azkue Fundazioa, APNABI, hainbat ikastola, ikastetxe, euskaltegi eta instituto, sindikatu eta beste erakunde askoren ordezkariak izan dira baita ere Arriagan irakurtzen. Gainera, hainbat ikasle, irakasle, euskaltzale, tabernari, erretiratu eta mota guztietako lagun izan dira Arriagan. Tarteka, Erroman, Leipzigen, Valentzian, Txilen, Bogotan, Berlinen, Mexicon eta munduko beste zenbait Euskal Etxetan grabatutako irakurketaren pasarteak proiektatu dira. Etxepareren koplak kantatuz, itxi egin du Amurizak aurtengo ekitaldia.

Arriaga Antzokiaren kanpoaldeako pantaila batean eta EITB-ren webgunean jarraitu ahal izan da zuzenean irakurraldia. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak babestu dute ekitaldia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Berrehun pertsona txandakatu dira Arriaga Antzokian 'Linguae Vasconum Primitiae' irakurtzen