Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 8 de diciembre 2022, 11:06
'Berpiztu', Kepa Junkeraren birjaiotza aditzera ematen duen liburua dugu, bere lagunekin elkarlanean landutakoa eta bere etorkizuneko proiektuak aditzera ematen duena. 250 orrialdetan barrena, Junkeraren txikitako argazkiak eta testuak ageri dira, berak eta bere gertuko lagunek kontatutako istorioak, haren lanak formatu grafikoan, eta baita bere partiturak aditzera eman ere. Liburua egunotan salgai dago Durangoko Azokan.
Gaizka Peñafielek Junkeraren diskoetako hainbat argazki burutu ditu, baita berarekin hainbat musika emanalditan ibili ere, zenbait promozio eta musika bira tarteko. Bere esanetan: «Kepa oso kreatiboa da, musika tresna baten historia aldatu duena, trikitrixarekin euskal kulturaren ikuspegia aldatu baitzuen».
Aste honetan, lau urte betetzen dira Kepa Junkerak trikitrixa jotzeari utzi ziola. 2018ko abenduan, Belgikako Gante hirian, sufritu zuen iktusak eszena publikotik desagertzera behartu zuen, eta berreskuratze prozesu luze batean murgidu zen. Isiltasun istorio bat dugu hauxe, bere familiaren ondoan Busturiako bere baserrian igaro duena.
Guzti hauxe pasa den irailean Zinemaldian aurkeztutako 'Berpiztu' dokumentalean jaso zuten, lan honek iktusaren ondorengo bere egunerokotasuna ematen duelarik ezagutzera. Bere inguruabarretan egindakoa, iktusaren ondorengoa, non hitz egiten, eskuak mugitzen, jaten, azken batean, bizitzen jarraitu behar izan duen. Baina Kepak ez dio inoiz sortzeari utzi, artearekin, musikarekin, poesiarekin, pinturarekin, argazkigintzarekin hunkitzeari.
Fermin Aiok gidatu du dokumentala, Joserra Producciones eta ETBrekin elkarlanean. Ikus-entzunezkoa joan den ostiraletik ikusgai dago Euskal Herriko zinemetan eta Madrilen. 'Berpiztu' dokumentalaren ondoren liburu bat etorri da, filmaren izen berarekin, 30 urteko ibilbide artistiko eta pertsonalaren doinuak eta irudiak uztartzen dituena, haur bat zenetik iktusa jasan zuen arte.
Liburu honek bere musikaren partituretara sartzeko parada ematen du, QR kode baten bitartez; 400 abesti baino gehiagotan murgiltzeko aukera, hain zuzen ere. Kepa Junkeraren musika-ondareak sekula baino biziago jarraituko du honi esker.
,
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.